Suge-ziza mingotsa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hypholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hypholoma fasciculare P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus fascicularis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Suge-ziza mingotsa (Hypholoma fasciculare) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie toxikoa, pozoitze hilgarriak eragin dituena.
Kapela: 3 eta 7 cm. arteko diametrokoa. Leuna, globo itxurakoa, gero ganbil-laua; hori-sufre kolorekoa, arre-horia erdialdera; askotan gortina-hondarrak dituzte ertzari itsatsita.
Orriak: Oso estu, estuak, meheak eta itsatsiak; hasieran hori-sufre kolorekoak, gero oliba-berdeak eta azkenean arre-purpurak.
Hanka: Liraina, zilindrikoa, malgua eta horia, gortinaren zuri-horixka koloreko hondarrekin, arre-zikina esporak heltzen direnean.
Haragia: Horia, elastikoa, oso zapore mingotsa eta usain desatsegina ditu.[2]
Etimologia: Fasciculare epitetoa, latinetik dator, sorta, esan nahi du, aurkezteko duen moduagatik, soropilaren antzera hasten dena.
Toxikoa. Pozoitze hilgarriak eragin dituena. Okerren baten ondorioz jaten badugu, berehala ohartuko gara akatsaz, zeren haragiaren mingostasunak hor jarraitzen du egosi ondoren ere.[3]
Kolore argiagoko Hypholoma capnoides-arekin, honek orri gris-urdinxkak ditu, ez berdexkak eta haragi zuria eta ez mingotsa. Tamaina handiagoko eta kapela adreilu bizi koloreko Hypholoma sublateritium-arekin. Hypholoma epixanthum-arekin, honen hankak sustrai bat bezalakoa du, kapelaren ertza errezel zurixkaz estalita dago eta usain handia du.[4]
Espezie ugaria ia urte osoan. Ale ugariko taldetan ateratzen da, zuhaitz ezberdinetako motzondoen gainean.[5]
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda berria.