Suillellus caucasicus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Suillellus |
Espeziea | Suillellus caucasicus Blanco-Dios, 2015 |
Basionimoa | Boletus caucasicus |
Suillellus caucasicus Boletaceae familiako onddoa da.[1] Zalantzazko jangarria, toxikoa den susmoa dago, hobe ez jatea. Edonola ere denbora luzez egosi.
Sinonimoak: Boletus caucasicus, Boletus luridus var. caucasicus.
Kapela: Ganbila, handi samarra, 15 cm arteko diametrokoa, oso sendoa ez den arren, Kapelaren azala ez du leuna, marroi-hori koloreko gainazal horretan gorrixka koloreko zuntz txikiak baititu. Bere ezaugarri nagusia gainazal sub-hemiala horia duela da.
Tutuak: Horiak, adnatuak.
Poroak: Gorri bizi kolorekoak, zahartzean ilundu egiten dira.
Hanka: Luzea, zilindriko erregularra (loditu gabe), horixka kolorekoa, baina erretikulu gorri ilunez estalia. Oinaren oinarria gorri-ardo kolorekoa (Boletus queletii gogorarazten duena).
Haragia: Ebakitzean urdindu egiten da, usaingabea eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Caucasicus epitetoa, Kaukason aurkitu zelako lehen aldiz.
Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Luridus taldekoen antzekoa (toxikoak eta oinean erretikuluarekin). Boletus luridus ia berdina da, bere gainazal sub-himenial gorri-laranja kolorekoa (ez horia) izan ezik.[4]
Maiatzetik urrira. Mota guztietako baso mistoetan.[5]
Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Erresuma Batua, Suitza, Eslovenia.[6]