Supizteko zume-ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Phellinus |
Espeziea | Phellinus igniarius Quél., 1886 |
Basionimoa | Boletus igniarius |
Supizteko zume-ardagaia (Phellinus igniarius) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ardagai guztiak bezala, ezin da jan, gogorra da. Antzeko espeziekin gertatzen den bezala, propietate sendagarriak ere ikertzen ari dira.
Kapela: 10 cm-tik 20 cm-ra, zaldi apatxaren itxurakoa. Oso gogorra eta zurkara da, eta zokalo zabalek osatzen duten, gutxi arraildutako ildaskek bereizirik, ale gazteak gris-horixka kolorekoak dira eta zaharrak, gris-marroiak, arrosa kolore pixka batekin. Zarakarra ez da nigricans delakoaren bezain iluna eta distiratsua eta zokalo gutxiago ditu.
Tutuak: Geruzatuak eta kolore gorrixkakoak,
Poroak: Biribilak eta txikiak, kanela kolorekoak edo marroiak.
Haragia edo bilbea: Kolore marroi-gorrixka oso bereizgarri batekoa. Usain fungikoa du eta zapore garratz eta mikatza.[2]
Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik. Igniarius epitetoa berriz latinetik dator, sua esan nahi duen "ignis" hitzetik. Sua pizteko ardagai gisa erabilia izan delako (desegoki erabilia).
Ez da jangarria.[3]
Phellinus tremulae oso antzekoa da, eta haltzak eta fruta-arbolak hobesten ditu. Fomitopsis pinicola, koniferoen parasitoa da eta kolore distiratsu gorrixka-horixkak ditu. Fomes fomentarius ere antzekoa da, baina pileoa zurixka du, lodiagoa eta geruzatuagoa da
Urte osoan egoten den espeziea da, nahiz eta udan hazten den. Batez ere hostozabalen zuhaitzetan, hala nola sahats zurietan, lizarretan, etab.[4]
Mundu osoa.