Tarzetta cupularis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Tarzetta |
Espeziea | Tarzetta cupularis Lambotte, 1887 |
Basionimoa | Peziza cupularis |
Tarzeta cupularis Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Pustularia cupularia, Geopyxis cupularis,
Karpoforoa: Oin gabeko ontzi edo kopa formakoa, dimentsio txikikoa, kasurik onenean 2 edo 3 cm-ko diametrokoa eta altuera berdinera iristen da. Kanpoko gainazala okre-horixka edo oliba antzeko kolorekoa, batzuetan ñabardura grisaxkak izaten ditu, furfurazeoa. Ertza koskaduna edo zerra forman.
Himenioa: Guztiz leuna, karpoforoaren barnealdea estaltzen du, zuri zikin kolorekoa tonu horixkekin.
Hanka: Ia ez du, batzuetan oin apur bat izaten du, baina guztiz lurperatuta eta ia hautemanezina.
Haragia: Urria eta hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Tarzetta terminoa, italiar “tazzeta” hitzetik, kopa txikiaren transkripzio okerretik. Cupularis epitetoa berriz, barrika txikia, kupula, esan nahi duen “cupula” hitzetik; ziurrenik karpoforoaren itxuragatik.
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Tarzetta catinus delakoarekin badu nolabaiteko antzekotasuna, badira sinonimoa dela uste duten autoreak ere, hala ere beste batzuk desberdinak direla uste dute, esporak ez direlako berdinak eta makroskopikoki ere desberdinak direla uste dutelako. Cupularis txikiagoa delako eta besteak ez dituen tonu horixkak edo oliba antzekoak dituelako, gainera catinus espezieak oina nabariagoa du, begi hutsez ikusteko modukoa.
Udaberrian, nahiz eta udazkenean ere aurki daitekeen. Parkeetan eta lorategietan eta hainbat zuhaitzen azpian hazten da. Ezkien azpian aurkitu izan da.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Zeelanda Berria.[5]