Trametes pubescens | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Trametes |
Espeziea | Trametes pubescens Pilát, 1939 |
Basionimoa | Boletus pubescens |
Trametes pubescens Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Hansenia imitata, Coriolus applanatus, Coriolus pubescens.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, maskor itxurakoa, sekzio triangeluarrarekin, karpoforoaren zati txiki batetik zurari itsatsia eta gainerakoa zuretik bereizia geratzen da. Gainazal pileiko-azpizonatua, hasieran zetaduna edo belus fin batekin, ondoren glabroa, zuria edo ´zuri-krema kolorekoa gaztetan, eta horia edo okre-horixka zahartzaroan. Ertz izurtua, bihurria, irregularki oxkarratua, zorrotza eta mehea.
Tutuak: 1 eta 3 (5) mm bitarteko luzerakoak,
Poroak: 0,2 eta 0,4 mm bitartekoak, lehenbizi biribilak edo pixka bat angelutsuak gero labirintiko itxurakoak, zuri-krema kolorekoak.
Haragia: Zuria, suberosoa, kotoi itxurakoa, gero larrukara eta oso fina.[2]
Etimologia: Trametes hitza latinezko "trama" hitzetik dator, ehun edo irun lodia esan nahi du. Poroen itxuragatik. Pubescens epitetoa ere latinetik dator, ilez estaltzeko joera duena, esan nahi duen "pubescens" hitzetik. Biloa duelako
Ez da jangarria, larrukara da.[3]
Trametes versicolor delakoarekin nahas daiteke.
Udaberrian eta udazkenean, hostozabalen zur hiletan, bereziki: Fagus, Prunus, Alnus eta Populus. Mentsula itxurako karpoforo ugariz kolonizatzen ditu adarrak [4]
Ipar Amerika, Europa, Asia, Erdialdeko Amerika, Brasil, Australia, Zeelanda Berria, Afrika.