Trichaptum biforme | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Trichaptum |
Espeziea | Trichaptum biforme Ryvarden, 1972 |
Basionimoa | Polyporus biformis |
Trichaptum biforme Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da kontsumitu, oso larrukara da.
Sinonimoak: Coriolus pergamenus, Hirchioporus pergamenus, Polyporus biformis (basionimoa), Trametes pergamenus.
Basidioma: Fruktifikazio sesilak, inbrikatuak, oso gutxitan isolatuak, pileatuak, 2 eta 8 cm bitarteko zabalerarekin eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko lodierarekin, espatula formarekin, eremu zirkularrekin, zuri-krema kolorekoa, helduaroan grisaxka.
Poroak: Angelutsuak, labirintikoak, morexka koloretik marroira doazen kolorekoak.
Haragia: Larrukara, zuri-okre kolorekoa, zahartzaroan zerrenda ilun estuak izaten ditu, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Trichaptum abietinum delakoarekin, nahas daiteke, hau koniferoen egurretan hazten da, kapelaren azalean alga berdexkak izaten ditu eta ez da hostozabaletan ateratzen. Trichaptum fuscoviolaceum espeziea pinuen egurrean hazten da, eta himenoforo tubularra du.
Urte osoan arrunta. Hildako egurretan egoten da, batez ere hostozabalen egurretan, (Fagus, Quercus, Betula). Elkarrekin bat egindako kapela kolonia handiak osatuz ateratzen da, teilatutxo baten moduan.
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]