Trichoglossum hirsutum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Geoglossomycetes |
Ordena | Geoglossales |
Familia | Geoglossaceae |
Generoa | Trichoglossum |
Espeziea | Trichoglossum hirsutum Boud., 1907 |
Trichoglossum hirsutum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen.
Sinonimoak: Geoglossum hirsutum, Trichoderma aureoviride.
Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko garaiera izaten da. Beltza, goiko aldea nabarmenki zabaldua, espatula forman edo lantza-punta itxuran, ildaskatu samarra.
Hanka: Ez da barnehutsa, kolore berekoa da eta, zati emankorrak bezala, belusatu bereizgarri bat izaten du. Zati emankorraren luzapen bat da, harekiko asko mehetzen da, eta ile txiki-txikiz beteta dago.
Haragia: Hutsala eta usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Trichoglossum terminoa grekotik dator, ilea esan nahi duen, "trichós" hitzetik eta mihia, esan nahi duen "glóssa" hitzetik. Mihia ile finekin. Hirsutum epitetoa berriz latinetik dator, ilelatz esan nahi duen " hirsutus" hitzetik. Ile zurrun eta lakarrez estalia.
Ez da jangarria.[3]
Onddoaren izaera belusdun eta lehorrak, baita bat-batean zabaldutako buruak ere, beste espezie batzuekin nahastea saihesten du; hala ere nahikoa antzekoak dira hauek: Geoglossum fallax, hau arre-beltzaxka da, eta burua ez du zabaldua. Geoglossum olivaceum, hau handiagoa da eta tonalitate berdexkak izaten ditu oinean. Geoglossum glutinosum, honek lirdinga handia izaten du karpoforo osoan, eskuetatik erraz egiten du irrist.
Udazkenaren azkenean hasi eta urtarrilera arte, larre hezeetan, goroldio artean, hainbat aleko taldeetan. Urria.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Txile, Brasil, Europa, Errusia, Oman, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Mozambike, Mendebaldeko Afrika.