Trikuputza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon echinatum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Trikuputza (Lycoperdon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.
Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.
Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.
Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]
Pulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]
Udan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]
Afrika, Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia.