Tubaria furfuracea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Tubaria |
Espeziea | Tubaria furfuracea Gillet, 1876 |
Basionimoa | Agaricus furfuraceus |
Tubaria furfuracea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi hutsala, ez du balio gastronomikorik. Australiako zur inportazioetatik dator.
Sinonimoa: Tubaria hiemalis.
Kapela: Higrofanoa. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau samarra, ertz ildaskatuarekin eta altxatzeko joerarekin. Azala okre-lehoi kolorekoa edo haragi kolorekoa, errezelaren hondakin oso iheskorrekin.
Orriak: Hankari oso itsatsiak, kapelaren kolore berekoak.
Hanka: Erraz hondatzen diren zuntz txiki zeta-antzeko zurixkez estalita.
Haragia: Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Tubaria terminoa, tronpeta, esan nahi duen "tuba" hitzetik dator. Karpoforoaren formagatik. Hiemalis epitetoa negua, negukoa, esan nahi duen "hiems" hitzetik dator. Neguan hazten delako.
Ez da jangarria.[3]
Tubaria praestans dekakoarekin nahas daiteke, hau oso tomentuduna da eta ezkata gutxi izaten ditu. Tubaria furfuracea (autore batzuentzat espezie bera da) espeziearekin ere bai, hau ez da hain negukoa. Baita Tubaria conspersa perretxikoarekin ere.[4]
Azarotik martxora, ondo jasaten du hotza, lurpeko adaxketan edo gramineoen hondarretan. Ohikoa.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Brasil, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Israel, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Uganda, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.[6]