Tuber borchii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Tuberaceae |
Generoa | Tuber |
Espeziea | Tuber borchii Vittad., 1831 |
Tuber borchii Tuberaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, nahiz eta boilur hau inoiz ez den izan estimatua, bere tamaina txikiagatik, kontserbatan erabiltzen da, pateetan, edo boilurdun gaztan bezala. Jatetxe batzuek hornigai gisa erabiltzen dute.
Sinonimoak: Tuber album, Tuber albidum, Tuber mixtum, Rhizopogon borchii, Tuber elegans.
Karpoforoa: 2 eta 4 cm bitartekoa (txitxirioaren eta arrautzaren tartekoa), tuberkulu txiki baten itxurakoa, globo itxurako-oboidea. Gainazal leuneko peridioa, glebatik bereiz ezina, zirrikituetan tomentuduna, konkor irregularrekin, Zurixkatik hori zurbilera biratuz, okre ilunera edo marroi-gorrixkara.
Haragia: Gogorra eta trinkoa, zuritik arre-txokolate kolorera edo okre antzekora biratzen, zain zuri-krema koloreko jaspeztatuarekin. Usain bizia.[2]
Etimologia: Tuber terminoa “tuber” “tubero” hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Borchii epitetoa De Borch mikologoaren omenez du
Jangarri ona.[3]
Tuber maculatum eta Tuber puberulum boilurrak ere zuriak dira. Tuber magnatum askoz handiagoa da, horixka, eta udazkenean eta negu hasieran hazten da.
Urtarrila-Apirila. Habitat ezberdinetara egokitzen da: hareatsua batez ere, baina baita buztintsua, karetsua, azidoa ere. Nahiko sakoneran hipogeo hazten da. (Baita hazkuntza artifizialean ere), koniferoen azpian (Pinaster pinua, zedroa) eta hostozabaletan (artelatza, artea, haritza, erkametza, makala, hurritza, gaztainondoa, haltza , ezkia) untxiek zulo sakonak egiten dituzte perretxikoaren bila.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Europa, Kaukasia, Iran, Turkia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]