Txirla biguna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Crepidotaceae |
Generoa | Crepidotus |
Espeziea | Crepidotus mollis Staude, 1857 |
Basionimoa | Agaricus mollis |
Txirla biguna (Crepidotus mollis) Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du, gelatinakara da, eta ez du sukalderako balio.
Kapela: 1,5 eta 5 (6) cm arteko diametrokoa, maskor-itxurakotik giltzurrun-itxurakora eta substratura alboan duen hanka antzeko batez finkatuta edo ia hanka gabe. Ertza kurbatutik laura, zurbilagoa eta denbora hezean pixka bat ildaskatua gardentasunagatik. Azala higrofanoa, glabrotik ilupa finera, matea, zurixkatik krema-horixkara edo okre zurbiletik oliba-arrexkara, askotan geruza gelatinakara batez estalita egoten da, eta erraz bereiz daiteke.
Orriak: Estu, guztiak modu erradialean substratuarekin elkartzen diren puntutik kapelaren ertzeraino; zurixkak gaztetan eta marroi-arrosak zahartzean eta ertz argiagoarekin eta ahul ziliatuak.
Hanka: Gutxi garatua edo batere ez, albokoa, eta orrien elkargunea.
Haragia: Mehea, elastikoa, biguna, gelatinakara eta zurixkatik zeharrargitsura; usaina eta zaporea ez dira nabarmenak.[2]
Etimologia: Crepidus terminoa grekotik dator, sandalia esan nahi duen "Crepidus" hitzetik eta belarria esan nahi duen "otós" hitzetik. Sandalia itxurako kapelarekin. Mollins epitetoa haragiaren sendotasunagatik da.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Kapela geruza gelatinakara gabe duten Crepidotus espezieekin nahas daiteke.
Hostozabaletako zur hiletan hazten da, eta, batzuetan, fruitu inbrikatuetan agertzen da.[4]
Ipar Amerika, Europa, Afrikako iparraldea, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.[5]