Txitxardin horia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavulinopsis |
Espeziea | Clavulinopsis fusiformis Corner, 1950 |
Basionimoa | Clavaria fusiformis |
Txitxardin horia (Clavulinopsis fusiformis) Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso jangai kaskarra, zapore mingotsa. Nahiko ohikoa da gure zelaietan.
Sinonimoak: Clavaria inaequalis, Clavaria fasciculata, Clavaria inaequalis var. ß fasciculata, Clavaria cochleariformis, Clavaria inaequalis var. a fusiformis, Clavaria fusiformis var. inaequalis, Clavaria platyclada, Ramariopsis fusiformis.
Karpoforoa: Elementu ugari, bakoitzak, 5 eta 10 cm arteko altuera eta 0,2 eta 0,6 cm arteko zabalera dutenak. Bakunak, adarrik gabe, hori distiratsua edo sufre bizi kolorekoa, ardatz luzanga moduan, barnehutsak, zilindrikoak edo apur bat estutuak.
Himenioa: Karpoforoaren gainazala estaltzen du, Clavaria generoan bezala.
Hanka: Ez dauka, lurretik jaiotzen dira, banakako ale asko estu, sortak osatuz, adarrik gabe, edo oso adar gutxirekin eta zatituta goian.
Haragia: Zurixka edo horixka, irmoa, elastikoa, zapore garratz samarra eta usainik gabea.[2]
Etimologia:
Jangarri erdipurdikoa, nahiz eta ia ez duen sukaldaritzako baliorik.[3]
Clavulinopsis helvola eta bere aldaera geoglossoides delakoekin, hauek 2 eta 6 aleko taldeetan ateratzen dira eta elastikoagoak dira.[4]
Oso arrunta eta oso ugaria ez den arren, udazkenean ia urtero ikusten dira, goroldiotan eta belarretan, basoetako soilguneetan, edo txilarrak dituzten zelaietan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kuba, Guadalupe, Kolonbia, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Taiwan, Papua Ginea Berria, Malaysia, Australia.[6]