Ukar

Ukar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko sarbidea Añorbetik
Ukar bandera
Bandera

Ukar armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Úcar
Alkatea
(2011-2023)
Carlos Lekunberri Erro
(San Miguel)
Posta kodea31154
INE kodea31234
Herritarraukartar
Geografia
Koordenatuak42°41′28″N 1°42′14″W / 42.69100262°N 1.70375655°W / 42.69100262; -1.70375655
Azalera12 km²
Garaiera432-752 metro
Distantzia22,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria190 (2023:  −1)
alt_left 82 (%43,2)(2019) (%53,7) 102 alt_right
Dentsitatea15,83 bizt/km²
Zahartzea[1]% 31,46
Ugalkortasuna[1]‰ 57,14
Ekonomia
Jarduera[1]% 85,19 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,5 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 7,20 (2018: %5,29)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)
Webguneawww.ucar.es

Ukar[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 432 eta 752 metro artekoa da, eta 11,86 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 190 biztanle zituen.

Erreniegako hegoaldeko magalean, Izarbeibarreko goialdean, Nafarroako Erdialdeko iparraldeko herri tipiko txiki bat da. Bertara iristeko, tokiko errepide bakarra dago, Ukarreko benta eta NA-601 eskualde-errepidea lotzen dituena, Gares eta Arrizabalaga artean. Udalerri horretan, gainera, hiru herri hustu daude: Ae, Elordi eta Ornoain.

Bertako biztanleak ukartarrak dira.

Ukar toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Ukar (1124)
  • Vcar (1188)
  • Ugar (1209)
  • Ugarr (1212)
  • Ucarr (1330)
  • Ucar (1366)
  • Ucar (1534)
  • Ucar (1802)
  • Ukar (1974)

Ukar, Mikel Belaskoren arabera, jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Bere aldetik, Arutro Kanpionek herriaren izena "ugarri" hitzarekin erlazionatu zuen, autore honen arabera "oztopo" edo "arrezife" esan nahi duena.

Ukarreko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo hori batez eta aurrean bi bihotz gorriak daude goialdean eta behealdean hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar dago. Bi aldeen artean zerrenda gorri bat dago. Armarri osoa, 8 gurutze hori dituen zerrenda gorri batez inguratuta dago. »

Ukarreko banderak Ukarreko armarria dauka hondo zuri baten gainean.

Ukar Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Obanos eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-601 errepidetik abiatuta dagoen errepide lokal batetik kilometro bat egin ostean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.

Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Erdi Aroko jaurerria, XI. mendetik aurrera San Juan de la Peña monasterioa izan zen Ukarren jabe eta onuradun nagusia. 1370an, Errodrigo Uritz jaunaren exekuzioaren ondoren, jabetza Nafarroako koroak bereganatu zuen berriro ere. Karlos III.a Nafarroakoa erregeak bere anaiordearen omenezko Muruzabalgo bizkonderriari batu zion Ukar, 1407an. XVIII. mendearen amaieran, jaurerriaren jabea Granada Ega dukea zen, herritarren eta inguruko lurretan bizi zirenen petxen onuraduna. Dena den, herria ibarreko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreek zuzentzen zuten.

1835 eta 1845 urteetako udal eraberritzearen ondorioz, Ukar udalerri independente bihurtu zen eta 1846an behin betiko banatu zen Izarbeibarretik. XIX. mendearen amaieran herriak eskola bakarra zeukan, eta bertan lan egiten zuen irakasleak 500 erreal jasotzen zituen soldata moduan. Herritik kanpo bide bakarra zegoen, Iruñera Biurrun zeharkatuta zeramana.

2023 urteko erroldaren arabera 190 biztanle zituen Ukarrek.[9]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
403 373 425 459 402 393 383 332 297 273 261 245 208 137 121 115 126 178 185
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Herriko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, eta biztanle aktiboen %80 sektore horretan aritzen dira lanean, nahiz herritarren erdientzat nekazaritza jarduera osagarria baino ez den. Mahastiek eta fruitu arbolek hartutako bi hektarea kenduta, laborantza lur ia guztiak zerealen landaketarako erabiltzen dira. Gehienak idorreko laboreak dira. Mahats eta olibondoek garrantzia galdu dute XX. mendean, zerealen mesedetan. Mende hasieran olibondoek hamazortzi hektarea eta mahastiek 260 hektarea hartzen bazituzten ere, gaur egun ia erabat desagertu dira.

1920ko abenduaren 2an, herriko nekazarien kooperatiba sortu zen, eta mende erdi geroago, 1975an, lur eremuaren berrantolakuntza burutu zen, 606 hektareari eta 139 lurjaberi eraginda. Lur komunak 77 hektarea baino ez dira (landu daitezkeen lurren %6,6a), eta gehienak larretzat erabiltzen dira.

Ukarreko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
San Miguel - - - - - - - - 5 5 5
Ukarreko Talde Independentea - - - - 5 5 5 5 - - -
Ukarreko Independenteak 5 5 5 5 - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 51 49,51 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 21 20,39 9
 Geroa Bai 15 14,56 2
 Euskal Herria Bildu 9 8,74 1
 Ahal Dugu 6 5,83 14
 Izquierda-Ezkerra 1 0,97 4
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 32 30,77 ?
 Ahal Dugu 20 19,23 ?
 Geroa Bai 13 12,50 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 12 11,54 ?
 Euskal Herria Bildu 8 7,69 ?
 Izquierda-Ezkerra 5 4,81 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 5 4,81 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 4 3,85 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 1 0,96 ?
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 1 0,96 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 1 0,96 ?

Udaletxea 1987an amaitu zuten, antzinako eraikinaren orube berean. Jatorrizko udal eraikinetik hormak eta harrizko arkuak baino ez dira mantendu. Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harategia eta beste lokal bat daude eta lehen solairuan, idazkari eta alkatearen bulegoak eta osoko bilkurak egiteko aretoa. Horrez gain, lehen solairuko gela batean, herriko anbulategia dago. Udaletxe berria eraikitzeko lanek 5,9 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso zuten.

  • HELBIDEA: Udaletxearen plaza, z/g

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarreko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Maria Arive Ansoain (San Miguel)
  • Marta Erdozain Lecumberri (San Miguel)
  • Jorge Juan Petrina Piñal (San Miguel)
  • Juan Manuel Riballo Martinez (San Miguel)

Bere idazkaria, Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.

1979tik, Ukarrek 4 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
? 1979 1995 Ukarreko Independenteak
? 1995 2007 Ukarreko Talde Independentea
Sebastian Petrina Zia 2007 2011 Ukarreko Talde Independentea
Carlos Lekunberri Erro 2011 jardunean San Miguel

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du zeharkarrikan Gareserantz eta Arrizabalagarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
334 Gares AdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrun Arrizabalaga

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ukar sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ukar ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ukar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,61k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 1,91 eta 2018n % 7,20k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ukar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[13]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /úkaɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Ukar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. «Ukar» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  11. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  12. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  13. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]