Urbeltz ugaria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinellus disseminatus J.E.Lange, 1938 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus disseminatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Urbeltz ugaria (Coprinus disseminatus edo Coprinellus disseminatus) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria izan daiteke, baina haragi gutxi du eta laster belzten dena.
Kapela: 4 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran borobildua, gero kanpai itxurakoa, ez da inoiz erabat zabaltzen. Ez oso haragitsua, orrien bizkarra ikusi egiten da gardentasunagatik, eta horrek ildaskatu itxura ematen dio. Ez da delikueszentea. Kolorea nahiko aldakorra da: zurixka, krema, okre-lehoi kolorekoa, okre argia, ilunagoa erdian. Ale oso gazteetan pikor batzuk ikus daitezke, gorrixka ilunak edo beltzak, oso sakabanatuta.
Orriak: Zabal, oso meheak, ia orritxorik gabe, ez dira delikueszenteak, nahiko zabalak, sabeldunak, atxikiak, zurixkak hasieran, gris-moreak gero, eta azkenean arre-beltzaxka-moreak, ertz zurbilagoarekin.
Hanka: 1,5 eta 4 cm arteko luzera, ia zilindrikoa, barnehutsa, zurixka, gardena, erabat ilaunduna lupaz ikusita.
Haragia: Oso mehea, usaingabea eta ez da delikueszentea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurrean hazten dena. Disseminatus epitetoa berriz latinetik dator, sakabanatuta esan nahi duen "diseminado" hitzetik. Ale asko sakabanatuta agertzen direlako.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Bere tamaina txikiagatik eta pilan agertzeak, batzuetan izugarriak, zaila egiten du nahastea.[4]
Udaberrian eta udazkenean agertzen da, kantitateetan, batzuetan izugarriak, motzondoak, enborrak eta inguruak kolonizatzen. Lurperatutako sustraietan ere irteten du, eta horrek lurrean hazi den itxura ematen dio.[5]
Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Hegoaldeko Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.