Urrezko egur-ziza

Urrezko egur-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota aurivella
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus aurivellus

Urrezko egur-ziza (Pholiota aurivella) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du balio gastronomikorik.

Kapela: 12 cm arteko diametrokoa, Mamitsua, trinkoa, ganbil-kanpai itxurakoa, azkenik zabaldu eta makurtu egiten da, gainazal likatsuarekin, distiratsua, horia, ondoren herdoil kolorekoa, estu dituen ezkata erorkor arre kolorekoen eraginez.

Orriak: Eskotatuak edo itsatsiak, orritxo eta laminula ugarirekin nahasita, meheak, estu, sinuadak, zabalak, krema-horixkak, gero burdin-arrexka kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Kapelaren diametroa baino luzeagoa, betea, sustrai antzeko batekin, horia, baina arreagoa oinarrirantz, lehenik flokulosoa, gero biluzia eta ez da likatsua. Erreakzio berdea "sulfato de hierro"-rekin

Haragia: Zurbila haritsua eta herdoil kolorekoa oinean; usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Aurivella epitetoa latinetik dator, urre kolorea esan nahi duen "aureus" hitzetik eta artilea esan nahi duen "vellus" hitzetik. Kapelan izaten duen errezelarengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota squarrosa delakoarekin, erabat lehorra. Pholiota adiposa espeziearekin, hau guztiz likatsua da, eta Pholiota muelleri-arekin ere bai. Bada Pholiota aurivella var. cerifera aldaera bat ere, honek oinarritik eraztuneraino oso oin haritsua eta ezkatatsu du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainetik azarora. Soropildua, hostozabalen eta koniferoen enbor bizietan eta motzondoetan. Urria da, baina ez arraroa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 410 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 348 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 247 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]