Volvariella pusilla | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Volvariella |
Espeziea | Volvariella pusilla Singer, 1951 |
Basionimoa | Amanita pusilla |
Volvariella pusilla Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Sinonimoa: Volvariella Parvula.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da. Azala zetadun-haritsua gaztetan, zertxobait itsaskorra, zuria, erdian izan ezik, krema kolorekoa baita, ertza haritsuagoa da eta batzuetan pitzatua egoten da.
Orriak: Libreak, gaztetan zuriak eta arrosa-haragi kolorekoak esporak heltzen direnean.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria eta mehea.[2]
Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako.
Ez du balio gastronomikorik.
Oharra: Zenbait autoreren iritziz Volvariella parvula eta Volvariella pusilla bi espezie desberdin dira.
Udan eta udazkenean, goroldioaren eta belarren artean, lorategietan zelaietan bidezidorretan, mugetan etab.[3]
Mundu osoa, batez ere Europa eta Ipar Amerika.