Wynne marasmioa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Marasmius |
Espeziea | Marasmius wynneae |
Wynne marasmioa (Marasmius wynneae) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako ez du balio. Zapore desatsegina du.
Sinonimoa: Marasmius wynnei.
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa edo ganbila. Lehorrean kolorea, arrexkatik gris-bioletara doa, erdian okre samarrekoa izaten du. Ertza higrofanoa eta zeharrargia du.
Orriak: Lehenbizi gris-more kolorekoak, gero bioleta ilunak; zabal, libreak, meheak, orritxo ugarirekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrirantz, zurbila goialdean, arrosakara-arrexka oinarrian, pixka bat korneoa.
Haragia: Zurixka, urtsua, oso mehea, almendra mikatzen usaina du.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Wynnei epitetoa, naturalista ingeles baten omenez da.
Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Collybia confluens delakoarekin. Marasmius cohaerens espeziearekin ere bai, hau oso antzekoa da, baina oin lakatua eta oso iluna du.[4]
Udazkenean. Mendiko pagadietan, erdi usteldutako orbeletan, ale asko pilatutako taldeetan.[5]
Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.