Xeromphalina campanella | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Xeromphalina |
Espeziea | Xeromphalina campanella |
Basionimoa | Agaricus campanella |
Xeromphalina campanella Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kapela: 0,4 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, oso fina, unbilikatua erdian, oso ildaskatua, kanpaitxo itxurakoa, hori-marroi bizi kolorekoa, eguraldi hezearekin marroia. Ertz biribildua, izurtua eta ildaskatua,
Orriak: Oso zabal, zainekin eta dekurrenteak, hasieran hori argiak eta gero hori-gorrixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1 eta 1,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,15 cm bitarteko lodierakoa. Mehea, betea eta gero barnehutsa. Gorri-arre ilun kolorekoa, behealdean ilunagoa.
Haragia: Gutxi era zapore nabarmenik gabea,[2]
Etimologia: Campanella epitetoa kanpaitxo, esan nahi duen "campanilla" hitzetik dator. Bere formagatik.
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Maiatzetik urrira. Usteltzen ari diren goroldioz estalitako motzondoetan.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guatemala, Costa Rica, Kolonbia, Bolivia, Txile, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Mongolia, Hego Korea.[4]