Xeromphalina cauticinalis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Xeromphalina |
Espeziea | Xeromphalina cauticinalis |
Xeromphalina cauticinalis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, denbora luzez egosi ondoren mikatza kentzeko, nahaskietan erabil daiteke. Baina ez du sukaldaritzako interesik, oso haragi gutxi duelako eta kalitate gastronomiko eskasekoa.
Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, unbilikatu samarra. Hori-lehoi kolorekoa edo azafrai kolorekoa, mintzezkoa. Ertza ildaskatua.
Orriak: Zabal samar, subdekurrenteak, kapelaren kolore berekoak.
Hanka: Fistulosoa, horixka goialdean orrietatik gertu; gainerakoa burdin kolorekoa, ia beltza. Erraboil formako zabalgune batekin amaitzen da. Gainazala hareatsua bezalakoa. 2,5 eta 5 cm bitarteko luzerakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa.
Haragia: Mehea, mintzezkoa, hori-okre kolorekoa.[2]
Etimologia: Xeromphalina terminoa grekotik dator, lehorra, idorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik, eta zilbor, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik. Bere zilbor lehorragatik. Cauticinalis epitetoa, mikatza delako du.
Ez du balio gastronomikorik.[3]
Habitata, oinaren kolorea eta erraboila kontuan hartzen baditugu, nahastezina.
Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen eroritako pinu-orratzetan. Ugaria, ehunka alerekin estaltzen du lurzorua, eta belar edo azikulen gainean nabarmentzen da.
Europa, Islandia, Australia, Errusia, Hego Korea, Japonia, Honduras eta Ipar Amerika.