Ziza hori-marroia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma fulvum |
Basionimoa | Agaricus fulvus |
Ziza hori-marroia (Tricholoma fulvum edo Tricholoma flavobrunneum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mikatza, kalitate gastronomiko eskasekoa.
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, arre-gorrixka kolorekoa, batzuetan titi apur batekin, gaztetan likatsua, zuntzezko ezkata txikiekin.
Orriak: Hori argiak hasieran, zahartzean, kolore gorrixka hartzen dute. Estu, desberdinak, eskotatuak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa eta lodixeagoa oinarrirantz. 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Estaltzen duten zuntz arre-gorrixken azpian horia, oinarrirantz arreagoa.
Haragia: Oinean kolore horixkakoa, irin usain leunekoa eta zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Flavobrunneum epitetoa latinetik dator, horia, esan nahi duen "flavus" hitzetik eta arre, esan nahi duen "brunneus" hitzetik. Kapelaren eta orrien koloreagatik.
Ez da jangarria, zapore mikatzagatik.[3]
Tricholoma nictitans delakoarekin, honek koniferoen azpian irteten du eta orriak horiz koloreztatuta ditu, baina tonu apalagoekin. [4]
Udaren amaieran eta udazkenean, urkien (Betula pendula) azpian.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Islandia, Kaukasia, Errusia, Japonia.[6]