Ziza marroi usaingabea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma ustale P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus ustalis |
Ziza-marroi usaingabea (Tricholoma ustale) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Ez da gomendatzen kontsumitzea. Haragi zuntz duna eta usain desatseginekoa. Azido ustalikoa du, trastorno gastrikoak eragin ditzakeena (oka eta beherakoa)
Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, eta titi kamuts batekin. Ertzak hasieran biribilkatuta, geroago zabaldu egiten dira eta uhinduak eta lobulatuak ere bai. Azala likatsua da eguraldi hezearekin eta distiratsua eguraldi lehorrarekin, ez du fibrilarik eta marroi gorrixka da, ilun samarra erdian eta argiagoa ertzetan.
Orriak: Eskotatuak edo ia libreak, zuri-marfil antzeko kolorekoak eta gorriz zikintzen dira eta zahartzen aurrera egin ahala belztu egiten dira. Orriak eta haragiak duten joera honen ondorioz, espezieak ustale izena hartzen du.
Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, eta ez da likatsua, zuntz gorrixka marroiekin, ia denean kapelaren bezalakoak, goiko aldean izan ezik, zurixka eta leuna baita.
Haragia: Lodia, zurixka kapelan, airearekin gorritzen dena eta gero belztu egiten dena. Oinaren behealdean marroi kolorekoa da. Ia usaingabea da eta zapore garratza du.[2]
Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Ustale epitetoa berriz latinetik dator, "ustus" hitzetik, erreta esan nahi du, Bere belzteko joeragatik.
Ez da jangarria.[3]
Tricholoma ustaloides delakoaren antz handia du, baina honen kapelaren kolorea gorrixkagoa da, biziagoa, eta batzuetan zuntz ilunak ditu, irin usaina, askoz fuerteagoa du, eta oinean eremuak askoz ere markatuagoak. Tricholoma fulvum eta Tricholoma albobrunneum espeziekin ere nahas daiteke.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da, hostoerorkorren basoetan, batez ere haritzetan eta pagoetan, taldeak osatuz leku hezeetan.[5]
Asia, Europa, Ipar Amerika.