Ziza orrilila | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholosporum |
Espeziea | Tricholosporum goniospermum T.J.Baroni, 1982 |
Basionimoa | Tricholoma goniospermum |
Ziza orrilila (Tricholosporum goniospermum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Estimatua sukaldean, nahiz eta haragia ebakitzean, ilundu egiten den.
Sinonimoa: Tricholoma goniospermum.
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea hasieran zurixka edo gris lila du, gero hori-okre kolorekoa, azkenean lehoi kolorekoa eta erdian ilunagoa. Hemisferikoa, mamitsua, ondoren ganbila eta azkenean lobulatua. Azala zuntz finekin eta ertza biribildua.
Orriak: Libreak, eskote txiki bat osatuz, meheak, estu, desberdinak eta orritxo ugarirekin. Gazteek kolore zuri-lila dute, batez ere oinaren ondoan eta ondoren okre-horixka zurbilak, erreflexu biolazeoekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Gehienetan laburra, lodia, oinarrian loditua, haritsua, pixka bat ezkatatsua; gaztetan goian bioleta kolorea izaten du, gero zuri-okrea.
Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka edo pixka bat horixka, usain ahula du eta zapore garratz samarra, baina atsegina.[2]
Etimologia:Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Goniospermun epitetoa ere grekotik dator, angelu, esan nahi duen "gonios" hitzetik eta semen esan nahi duen "esperma" hitzetik. Bere espora angelutsuengatik.
Haragia ebakitzean ilundu egiten den arren, jateko bikaina da.[3]
Lepista personata delakoarekin nahas daiteke, honek oinean kolore lila zurbilagoak ditu.[4]
Maiatzaren hasieran korro handiak osatuz mendiko larreetan edo basoen ertzetan hazten da. 700 metrotik 1000 metrora.[5]
Europa.