Ziza usaintsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lepista | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lepista irina H.E.Bigelow, 1959 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus irinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza usaintsua (Lepista irina) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina agian gehiegi perfumatua.
Sinonimoa: Tricholoma irinum.
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa da, eta, batzuetan, pixka bat kamutsa, haztean lautu eta erdian hondoratu egiten da. Ertz mehea eta barrurantz biribildua. Okre kolorekoa hezea dagoenean eta argiagoa lehor dagoenean.
Orriak: Estu, desberdinak, estuak, libreak edo apur bat dekurrenteak, ertza, oxkarratua, kapelaren kolore berekoa. Haragitik erraz bereizteko modukoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 5-10 cm garai eta 1-2 cm lodi. Zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa. Kapelaren kolore berekoa, baina zertxobait argiagoa goialdean. Gaztetan lodia, zahartzean harroa.
Haragia: Zurixka, zapore gozokoa eta lirioaren usain handiarekin.[2]
Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du, apaingarri berezirik ez duen onddoa. Irinum epitetoa berriz latinetik dator, gladiolo esan nahi duen "Iris" hitzetik. Bere lirio usainagatik.
Jateko ona, baina lurrin usain larregirekin.[3]
Lepista glaucocana delakoarekin, hau urdin-zeru kolorekoa da eta ez du hain lurrin usain handia. Lepista nuda espeziearekin ere bai, koloregabetuta dagoenean.[4]
Udazkenean batez ere, hainbat aleren multzoetan (maitagarrien eraztunetan), belardietan edo pagoen azpian agertzen da.[5]
Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Zeelanda Berria eta Tajikistan.