Ziza usozuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma columbetta P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus columbetta | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ziza usozuria (Tricholoma columbetta) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondo ezagutzen da, bere kolore guztiz zuriagatik, kapela satinatuagatik, eta bereziki, oinaren oinarrian agertzen zaion urdin berdexka koloreagatik, beste Tricholoma zurietan ez dira aurkitzen ezaugarri hauek.
Kapela: 6 eta 20 cm arteko diametrokoa, haragitsua, kanpai antzekoa, azkenik laua, titi zabal eta baxuarekin, hezea eta likatsu samarra hasieran, gero zetaduna eta haritsua. Ertza mehea eta biribildua, gero borobildua. Kolore zuri garbia, orban arrosa, urdin edo bioleta batzuekin. Azal bereizgarria, lubrifikatua, distiratsua, satinatua.
Orriak: Eskotatuak, nahiko estu, desberdinak, meheak, sabeldunak bukaeran. Zuriak, batzuetan gorrixkak, ertz desberdinarekin eta zenbaitetan koskadunak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 4 – 7 x 1 – 2 cm-koa, betea, zuntzezkoa, hauskorra, oinarrian mehetua, batzuetan okertua. Zuria, pixka bat horixka guneetan, normalean, oinarrian urdin-berdez zikinduta egoten da.
Haragia: Zuria, lodia, higrofanoa ez, haritsua oinean, ogi-orearen usain atsegina. Irinaren zapore leuna.[2]
Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Colunbetta epitetoa berriz frantses zaharretik dator, “columbetta” hitzetik, honela deitzen zen onddo hau.
Jangarria, baina pixka bat haritsua. Oso zapore berezia du, eta prestatzean arrosa-haragi kolorea hartzen du.[3]
Beste Tricholoma zuri edo zurixka batzuekin, hala nola Tricholoma inamoenum espeziarekin, gas usain handia duena eta toxikoa izan daitekeena, baita Tricholoma sulphurescens, Tricholoma lascivum, Tricholoma album usain txarrekoa eta Tricholoma resplendens usain atseginekoa eta heskai eta hurritzen sasietan ateratzen dena.[4]
Abuztutik azarora agertzen da, ale batzuetako taldeetan, lur silizeoak dituzten basoetan, erretxinadunen eta, batez ere, urkien eta pagoen basoetan. Nahiko arrunta.[5]
Europan ateratzen da eta Frantzian jan egiten da.
Aranzadi Elkartearen arabera, ziza usozuria desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.