Allin | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Allingo Udaletxea | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarraldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Allín | ||
Alkatea | María Ascensión Garritz Erripa (CIVA, indep.) | ||
Posta kodea | 31010 | ||
INE kodea | 31011 | ||
Herritarra | allindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°42′32″N 2°04′32″W / 42.708888888889°N 2.0755555555556°W | ||
Azalera | 43 km² | ||
Garaiera | 455 metro | ||
Distantzia | 50 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 908 (2023: 29) | ||
Dentsitatea | 21,12 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,09 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 42,17 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,85 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 13,09 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 15,40 (2018: %7,3) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.allin.es |
Allin[4] ([aʎin]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrikoa. 840 biztanle zituen
2014. urtean.
Ega eta Urederra ibaien ertzetan kokatuta dago, Lokizko mendilerroaren azpian eta Ameskoak ondoan dituelarik.
Allin Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora. Herrira heltzeko NA-718 errepidea hartu eta Amillaotik gertu dagoen NA-7138 errepidea jarraituz ailegatzen da herrira. Allinek bi kale nagusi ditu: Ironda kalea, eta Zarratonda kalea.
Iparraldean Ameskoabarrenekin ditu mugak; hegoaldean Aiegi eta Iguzkitzarekin; ekialdean Abartzuza, Deierri eta Lizarrarekin; eta mendebaldean, Metautenekin.
Lokiz mendilerroa mendebaldean eta Urbasa iparraldean ditu muga naturalak. Halaber, Urederra ibaiak udalerri hau zeharkatzen du.
Haranaren gehiengoak klima azpimeditarraniarraren ezaugarri tipikoak ditu eta prezipitazioak eta tenperatura aldakorrak dira altueraren arabera. Urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak eta batez besteko tenperatura 11 gradu ingurukoa izaten da. Urteroko egun eurituska 80 dira haranean, eta 120 gune menditsuenetan.
Ekialdeko eta mendebaldeko mendien gainetan, klima atlantiarraren berezko landaredia ikus daitekeen arren, zuhaitz eta landare gehienak klima mediterraniarrekoak dira. Udalak eginiko sailkapenaren arabera, 1.041 hektarea amezti, 354 hektarea arte eta 147 hektarea pago daude.
Allingo Amillao kontzejuan, itsasoaren mailatik 498 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Ondoko kontzejuek osatzen dute Allin udalerria: Amillao, Aramendia, Arbeitza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion (herriburua), Muneta eta Zubielki.
XIII. mendekoak dira Allin aipatzen duten lehen aipuak, "Ayllín" eta "Aynin" formetan garaiko dokumentazioan. Jauntxoen kontrolpeko lurrak izan ziren denbora askoan: 1368. urtean Karlos II.ak Beltran Velez Gebarakoari eman zizkion herriaren errentak. 1463an, Joan II.ak Lizarrako merinoari, Juan Martinez de Egiari, eman zion udalerriaren jurisdikzioa; geroago, Katalina I.ak eta Joan III. erregeek Iruñeko katedralari lotu zizkioten herriko errentak. 1514an, berriz, Fernando Katolikoak bueltatu zion Lizarrako jurisdikzioa merinoaren semeari, Nikolas Egiari.
1852. urtera arte Allingo eta Metautengo kontzejuak hartzen zituen. Handik aurrera, Metauten bereizi zen Allindik.[6]
Allingo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 46 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,64a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Allingo alkatea CIVA (Coalición Independiente Valle de Allín) herri ekimeneko María Ascensión Garritz Erripa da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 31 izan ziren (emandako guztien %8,76) eta boto zuriak 46 (botoen %13,00). Abstentzioa %50,70ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Coalición Independiente Valle de Allín | 281 | 7 |
2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; CIVAk 5 hautetsi eta alkatetza (Garritzen esku berriro ere) erdietsi zituen; IDAk (Independientes de Allín), ordea, 2.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
CIVA | 273 | 5 |
IDA | 142 | 2 |
Alderdi politikoa | 2015[7] | 2011[8] | 2007[9] | 2003[10] | 1999[11] | 1995[12] | 1991[13] | 1987[14] | 1983[15] | 1979[16] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Allin Harana Independente Koalizio | %59,31 | 4 | %63,19 | 5 | %87,00 | 7 | %55,22 | 4 | %51,67 | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Allin Bizirik Independenteak | %37,23 | 3 | %32,87 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Allinko Independente Batasun | - | - | - | - | - | - | %41,75 | 3 | - | - | - | - | - | - | %50,34 | 4 | - | - | - | - |
Larraiza Elkarte | - | - | - | - | - | - | - | - | %46,55 | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Allin Elkarte Independente | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %88,35 | 7 | %46,06 | 3 | %46,53 | 3 | - | - | - | - |
Allin Batasuna | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %52,98 | 4 | - | - | - | - | - | - |
Independenteak 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %60,6 | 4 |
Independenteak 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %39,4 | 3 |
2007-2011 | María Ascensión Garritz Erripa | CIVA |
2011- | María Ascensión Garritz Erripa | CIVA |
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Euskara ibarreko hizkuntza arrunta izan zen XIX. mende arte. Izan ere, toponimiak zein Zufiatik heldu zaigun 1522ko ezkontz promesako formula batek hala egiaztatzen dute. 1806an, Amillaoko euskara itxitzat jo ohi zen. Hala ere, XVII. mendetik Arbeitzara joaten ziren erromesek, haietako asko erdaldunak izanda, euskararen galera bizkortu zuen.
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Allin eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,04k zekien euskaraz hitz egiten. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Allingo kontzejuak | ||
---|---|---|
Amillao • Aramendia • Arbeitza • Artabia • Etxabarri • Eultz • Galdio • Larrion • Muneta • Zubielki |