Apo-ziza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Omphalotus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Omphalotus olearius Singer, 1948 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus olearius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Apo-ziza edo ziza hori faltsua (Omphalotus olearius) onddo espezie bat da.[1] Olibondoen, haritzen, gaztainondoen, etb-en oinetan bizi den onddo pozoitsua da.
Sinonimoak: Polymyces phosphoreus, Clitocybe olearia, Armillariella olearia.
Kapela: 6 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Gaztetan laua da, baina gero erdian hondoratu egiten da eta kopa edo inbutu itxura hartzen du. Ertza mehea, uhindua eta kiribildua du. Kapela laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa da eta batzuetan askoz ere ilunagoa, ia beltza.
Orriak: Oso dekurrenteak eta luzeak, meheak dira, desberdinak, juntu daude, laranja kolore bizia edo ez hain bizia, gero laranja-horia. Usteltzen direnean, fosforeszente bihurtzen dira, are gehiago ertzetan.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Oso luzea eta oinarrian beste oin batzuekin bat eginda sorta osatzeko, ildaskatua, uhindua eta meheagoa da oinarrian. Laranja kolorekoa da, kapela baino zurbilagoa, eta batzuetan orban ilun edo beltzak ditu.
Haragia: Gogorra eta haritsua, laranja kolorekoa, amoniako tanta batzuekin berde tindatzen da. Olio usaina du, ez oso atsegina eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Omphalotus grekotik dator eta bi hitzen konbinazio bat da, omphalos = “zilborra” eta otos Tus = “belarria”. Olearius berriz latinetik dator, olea = oliba; landare honetan hazten delako.
Toxikoa da. Kontsumitzen bada, nahasmendu gastrointestinal handiak eragiten ditu.[3]
Cantharellus cibarius-ekin nahas daiteke, kontuz, baina honek izurrak ditu orrien ordez eta kolore orokor horixka du. Hygrophoropsis aurantiaca-rekin ere bai; hau ere laranja da, baina txikiagoa, ez da sortetan agertzen, ia beti pinudietan, egurrean, hostoen gainean edo eroritako adarren inguruan.
Omphalotus illudens espeziarekin, oso antzekoa eta nahiko ohikoa, hariztietan, artadietan eta pagadietan agertzen dena, toxikoa eta luminiszentea iluntasunean.[4]
Udan eta udazkenean agertzen da, olibondoen enborretan edo sustraietan eta iparraldean hostozabalen enborretan eta sustraietan, haritzetan, pagoetan eta abar sortak osatzen.[5]
Olibondoetan bizi direnek kolore gorrixka dute eta haritzetakoak laranjagoa.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guyana Frantsesa, Europa, Kenya, Hegoafrikako lurmutur mendebaleko probintzian, Israel, Iran, Himalaiako eremua, Australia.[6]