Aras | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aras | ||
Alkatea | Jesus Carlos Fernandez Rubio (Agrupacion Independiente Tres Aras) | ||
Posta kodea | 31239 | ||
INE kodea | 31026 | ||
Herritarra | arastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′43″N 2°21′18″W / 42.561944444444°N 2.355°W | ||
Azalera | 17,72 km² | ||
Garaiera | 640 metro | ||
Distantzia | 88 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 148 (2023: −6) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 36,61 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 41,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,37 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,10 (2018: %3,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayto-aras.es/ |
Aras[4] ([aɾas̺] ofizialki; batzuetan Hiru Aras [iɾu aɾas̺] edo Tres Aras [tres aɾas̺] formetarekin ere bai) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.
Arasek Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria).
Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin mendebaldean eta hegoaldean.
1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Arasko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.
2023ko hauteskundeen ondorengo Arasko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Juan Jose Los Arcos Fernandez (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Jesus Carlos Fernandez Rubio (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Maria Cristina Azpilicueta De Miguel (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Isabel Abecia Diaz de Otazu (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Maria Isabel Mendoza Alonso (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Arasko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Maximino Perez Jubera[5] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores San Juan | |
Juan Jose Los Arcos Murguiondo[5] | 1983 | 1987 | Agrupacion de Electores San Isidro de Aras | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5][6] | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5] | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5] | 1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jesus Jubera Rubio[5][7][8][9] | 1999 | 2003 | Nafarroako Demokraten Elkargunea | |
Jose Manuel Saenz Quintero[5][7] | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente de Aras | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][9] | 2007 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][10] | 2011 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][11] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jesus Carlos Fernandez Rubio[5][12] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente Tres Aras | |
Jesus Carlos Fernandez Rubio[13][14] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Independiente Tres Aras |
Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.
Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.
Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |