Ardagai ezkatatsu-txikia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Polyporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Polyporus tuberaster Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus tuberaster | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ardagai ezkatatsu-txikia (Polyporus tuberaster) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kaltegarria, baina haragia oso zaila da, gaztetan ere bai. Batzuek lehortu eta birrindu egiten dute, hornigai gisa erabiltzeko.
Sinonimoak: Scutiger tuberosus, Polyporus lentus, Mycelithe fungifera, Polyporus floccipes, Polyporus tubarius, Polyporus brumalis var. floccopus, Polyporus forquignonii, Cerioporus forquignonii, Leucoporus tubarius, Polyporus latisporus, Polyporus decurrens, Leucoporus lentus, Leucoporus forquignonii, Scutiger decurrens, Polyporus helopus, Grifola tuckahoe, Polyporus tuckahoe, Melanopus squamosus subsp. lentus, Melanopus squamosus subsp. forquignonii, Polyporellus tuberaster, Polyporellus squamosus f. forquignonii, Polyporellus squamosus f. lentus.
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zurixka-horixka edo krema-okre kolorekoa, ezkatatsua, mamitsua, zabaldua edo zertxobait hondoratua.
Tutuak: Laburrak, 1 eta 2 cm bitartekoak, dekurrenteak, zurixkak. Poro poligonalak, luzeak, zuri-krema zurbil kolorekoak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Hanka: Zurixka, 2 eta 4 cm bitarteko luzera eta 4 eta 8 mm bitarteko lodiera du, meheagoa eta okre kolorekoa oinarrirantz, pixka bat hirtsutua eta ezkatatsua, inkurbatua, eszentrikoa, batzuetan alboan. Noizean behin esklerozio handi samarra izan dezake.
Haragia: Gaztetan samurra eta hauskorra, ondoren larrukara eta zaila, lodia, zuria; usain ahula du eta zaporea garratz samarra.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.
Sukaldaritzarako baliorik gabea, haragi zaila duelako.[3]
Polyporus tunetanus delakoaren itxura osoa du, baina hau habitatagatik bereizten da, erretako gurbitzen sustraietan hazten baita. Polyporus squamosus espeziearen antza ere badu, baina hau askoz handiagoa da.
Udan eta udazkenean, hostogalkorren adar hiletan, batez ere haritzetan eta pagoetan.[4]
Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Réunion, Ruanda, Hego Korea, Himalaiako eremua, Israel.[5]