Bargota | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Bargotaren ikuspegia. | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Cristina Remirez Marquinez (Kudeaketa batzordea) | ||
Posta kodea | 31229 | ||
INE kodea | 31047 | ||
Herritarra | bargotar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.561111111111°N 2.3119444444444°W | ||
Azalera | 25,4 km² | ||
Garaiera | 587 metro | ||
Distantzia | 74 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 247 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,97 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,71 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 20,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 63,64 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.bargota.org/ |
Bargota[4] ([baɾɣota]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerri bat da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora dago eta 295 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Bargota Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerreko errepidea hartu, eta hiru kilometro ibili ondoren Bargotara heltzen da.
Honako udalerriak ditu mugakide: Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana; ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia; iparraldean Torralba del Rio; eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.
Bargotak klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima du. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten dira eta udalerriko gunerik menditsuenetan prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunea zein den.
Jatorrizko landareditik ametz eta haritzen batek baino ez dirau, artea erabat galdu zen nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategian aurkiturikoak dira. "El Castejon" zeramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen.[erreferentzia behar] Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Antso VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.
Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Antso VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta, ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independente bihurtu zen.
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.
Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.
Bargotako biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Hauek izan dira Bargotako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Carmelo Garcia Alvarez[7] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores | |
Antonio Fernandez Vicente[7] | 1983 | 1987 | Candidatura Independiente de Bargota | |
Jesus Rodolfo Ruiz de Larrinaga[7] | 1987 | 1991 | Agrupacion Electoral Goraño | |
Pablo Llorens Garcia[7][8] | 1991 | 1995 | Herri Batasuna | |
Saturnino Fernandez Garcia[7] | 1995 | 1999 | Independenteak | |
Marta Garcia Llorens[7] | 2000 a | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Saturnino Fernandez Garcia[7] | 2004 b | 2007 | Kudeaketa batzordea | |
Gregorio Garcia Mendaza[7][9][10] | 2007 | 2011 | Kudeaketa batzordea | |
Gregorio Garcia Mendaza[7][10][11][12] | 2012 c | 2013 d | Kudeaketa batzordea | |
Pablo Llorens Garcia[7][10] | 2013 | 2015 | Kudeaketa batzordea | |
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7] | 2016 e | 2019 | Kudeaketa batzordea | |
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7][13] | 2019 | 2020 f | Kudeaketa batzordea | |
Cristina Remirez Marquinez[7][13][14] | 2020 | 2023 | Kudeaketa batzordea | |
Cristina Remirez Marquinez[15][16][17][18] | 2023 | Jardunean | Kudeaketa batzordea |
a 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 2003an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c 2011n ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
e 2015ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[19]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[20].
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.
ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.
Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |