Beraskoain | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Beraskoainen ikuspegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Belascoáin | ||
Alkatea | Luis Lizarraga Akerreta (AIB, indep.) | ||
Posta kodea | 31174 | ||
INE kodea | 31052 | ||
Herritarra | beraskoaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′22″N 1°49′57″W / 42.756111111111°N 1.8325°W | ||
Azalera | 6 km² | ||
Garaiera | 414 metro | ||
Distantzia | 19,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 138 (2023: 17) | ||
Dentsitatea | 20,33 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,93 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,72 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 3,60 (2018: %-1,4) |
Beraskoain[4] ([beɾas̺ko.ain]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. 124 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Iruñetik 19 kilometrora dago.
Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Nafarroa Garaiaren erdialdean dago Beraskoain, Iruñerriaren hego-mendebaldean, Arga ibaiaren ekialdean. Herrira heltzeko, Zizur Zendeatik abiatu behar da, Arraitza kontzejua zeharkatzen duen errepidea hartuz. Bidaurretarekin eta Zabaltzarekin egiten du muga iparraldean, Zabaltzarekin ekialdean, Girgillaorekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.
Beraskoainek klima azpi-mediterraneoa du, eta haren urteko batez besteko prezipitazoa 800-1000mm ingurukoa da eta tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira, uda garaian bi hilabete lehor izaten diren.
Arteek osatzen zuten jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, eta birlandaturiko zuhaitzak nagusi dira. Guztira 73,7hektarea pinu lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltz daude.
Beraskoain ur beroengatik egin zen famatua Erdi Arotik aurrera eta XVIII. mendean lagun ugari joaten zen bertan zegoen bainuetxera. 1800ean Arga ibaiaren gaineko zubiaren lanak amaitu ziren, baina urte batzuk geroago Gerra Karlistetan hainbat aldiz saiatu ziren zubia eraisten. Lehen gerra karlistan herrian izandako borroken ondorioz, "Beraskoaingo Konde" titulua eman zion Espainiako koroak Diego Leoni.
1850ean, herriak urteko 700 erreal zituen eskola zeukan. Herritarrek ehunak ehuntzen zituzten euren etxeetan. Urte batzuk geroago, "Arrabal del Agua Caliente" izeneko gunean, bainuetxe berria eraiki zuten.
Beraskoain udalerriaren mugetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako "Hiriberri" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen potentzia 19,80 megawattekoa da. Jabea Acciona da gaur egun.
Beraskoaingo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,27 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Azken agintaldietan Beraskoaingo alkatea Agrupación Independiente Belascoáin (AIB) herri ekimeneko kidea izan da. 2007an José Javier Fernández Sola aukeratu zuten, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean, ISM taldeak, berriz, bosgarren zinegotzia eraman zuen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %1,49). Abstentzioa %17,28koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
José Javier Fernández Sola (AIB) | 59 | Bai |
Angel Gutierrez Polido (AIB) | 57 | Bai |
Javier Urabaien Zubilaga (AIB) | 56 | Bai |
Luis Lizarraga Akerreta (AIB) | 53 | Bai |
Jaime Urabaien Urabaien (ISM) | 49 | Bai |
2011n AIB izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta alkate Luis Lizarraga Akerreta hautatu zuten.
Hauek izan dira Beraskoaingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Jose Javier Fernandez Sola | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Belascoain |
Luis Lizarraga Akerreta | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente Belascoain |
2015 | 2019 | ||
Jose Luis Larrea Cenoz | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente Belascoain[5] |
La Pamplonesa autobus konpainiak Beraskoain Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Beraskoain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara, biak, dira hizkuntza ofizialak. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,60k zekien euskaraz hitz egiten. 2010eko otsailaren 18an hartu zuen Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzeko erabakia.[6]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |