Betelu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Beteluko Apeztegizarra dorretxea | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Leitzaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Betelu | ||
Alkatea | Miguel Javier Rekalde Goldaratz (Arribe Taldea) | ||
Posta kodea | 31890 | ||
INE kodea | 31055 | ||
Herritarra | beteluar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°01′33″N 1°58′46″W / 43.0257°N 1.9795°W | ||
Azalera | 6,9 km² | ||
Garaiera | 239 metro | ||
Distantzia | 44 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 373 (2023: 4) | ||
Dentsitatea | 5,41 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 12,7 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 30,3 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,4 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,96 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 81,10 (2018: %-8,21) |
Betelu[4] ([betelu]) Nafarroako ipar-mendebaldean, Leitzaldean eta alde euskaldunean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 332 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Tolosatik 20 bat kilometrora eta Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago, N-130 errepidearen parean.
1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.
Araitz haranean dago, Hegoaldean Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala du, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).
Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.
Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralar eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.
Betelun, itsasoaren mailatik 240 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Betelu (2015)[6] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Beteluk Araitz udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralarko mendilerroarekin hegoaldean.
Aipagarria da bertako iturburua, garai batean bainuetxea izan zena, 1818 eta 1965 urteen bitartean martxan egon zena. Gaur egun ur minerala ateratzen da, botilaratzeko. Herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.
Beteluko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen %2,03 dira (Nafarroako batezbestekoaren azpitik dago ehuneko hori).
Beteluko alkatea Arbide Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Haren taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Arbide Taldea (AT) | 149 | 7 |
2011n egoera lehengo bera izan zen; Arbide izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.
Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.
2007-2011 | Miguel Javier Errekalde Goldaratz | Arbide Taldea |
2011- | Miguel Javier Errekalde Goldaratz | Arbide Taldea |
Biztanleen %84tik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.
Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu aipagai, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen baititu.
Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Leitzaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Araitz • Arano • Areso • Betelu • Goizueta • Larraun • Leitza • Lekunberri |