Coprinopsis lagopus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis lagopus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus lagopus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Coprinopsis lagopus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] In vitro kultiboetan eta ernalezintasunaren azterketa zientifikoetan erabiltzen da. Bere diseinu politagatik eta fintasunagatik, ez litzateke bildu behar.
Sinonimoa: Coprinus lagopus.
Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa itxita dagoen bitartean; hasieran zilindriko-kanpai itxurakoa, berehala irekia, ertza altxatuta. Gaztetan zuria, erraz bereiz daitezkeen maluta zuriz estalia, laster grisa eta, azkenik, beltzaxka.
Orriak: Estu berehala delikueszenteak.
Hanka: Eraztun gabe. Zuria, hauskorra, kapela bezala maluta bilotsu zuriz eta ugariz estalia.
Haragia: Oso fina, zuria, usain berezirik gabea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Coprinopsis cinerea delakoarekin nahas daiteke, baina honek, oinaren oinarrian sustrai bat bezalakoa du, simaurretan hazten da, hanka ez du hain bilotsua eta handitxoagoa da.[4]
Udan eta udazkenean, lur hezean, hainbat basotako soilgune belartsu hezeetan, humus eta landare-hondar ugari duten lurzoruetan. Oso iragankorra, azkar zahartzen da.[5]
Mundu osoa, batez ere Europa, Australia, Zeelanda Berria, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.[6]