Etxauri | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Idoia Aritzala Etxarren (EHBildu) | ||
Posta kodea | 31174 | ||
INE kodea | 31085 | ||
Herritarra | etxauriar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°47′38″N 1°47′24″W / 42.793888888889°N 1.79°W | ||
Azalera | 13,64 km² | ||
Garaiera | 410 metro | ||
Distantzia | 13 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 662 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,49 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,2 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 53,85 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,65 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,52 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 30.3 + % 15.4 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % |
Etxauri[4] ([etʃa.uɾi]) Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen udalerri bat da, Iruñerrian kokatua. Iruñetik 13 kilometrora dago, eta 586 biztanle zituzten 2014. urtean.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Etxauri Iruñeko merindadearen hegoaldean kokatzen da Lizarrako merindadearen ondoan. Arga ibaiak udalerria zeharkatzen du. Herrira heltzeko Oltza Zendeako Ibero kontzejutik, Ziritzara doan errepidea hartu behar da.
Mugakide ditu iparraldean Oltza, hegoaldean Ziritza eta Zabaltza, ekialdean Zizur Zendea, eta mendebaldean Goñerri eta Gesalatz.
Etxauriko Otazu izeneko gunean, itsasoaren mailatik 387 metrora dago eta Nafarroako gobernuak 1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira baina Etxauriri buruzko lehen dokumentu ofiziala 1055. eta 1069. urte artekoa da. Erdi Aroan zehar, erregearen bizitoki izan zen eta Iruñeko katedralak ondasunak izan zituen Etxaurin. Horren ondoren, XIX. mendera arte, nobleziaren jaurerria izan zen. 1846. urtean, Nafarroan egin administrazio aldaketekin, herriak Etxauribar izeneko ibarra utzi eta udalerri independentea bihurtu zen. Ibarra osatzen zuten gainontzeko bederatzi herriek ere independentzia eskuratu zuten.
1896an lehendabizikoz agertu zen mahats-zorria Nafarroa Garaian, Etxaurin hain zuzen ere. Buztin-lurrek eta uda beroek bertatik hiru aldetara zabaldu zuten intsektua.[6][7]
Etxauriko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,30 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).
Etxauriko udaletxeko idazkaria Ziritza, Etxarri eta Bidaurretako idazkari ere bada.
2003an bezala, Etxauriko alkatea sentsibilitate abertzaleko[8] Herri Kandidatura (HK-CP) ekimeneko José Javier Erro Larrea atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 62 izan ziren (emandako boto guztien %23,66), eta baliogabeko botoak 50(emandako botoen %16,03). Abstentzioa %28,44koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Herri Kandidatura | 200 | 7 |
Aldiz, 2011n bi zerrenda aurkeztu ziren eta Agrupación Independiente Etxauritarra gailendu zen, boto alde txikiz. Santiago Huarte Astiz aukeratu zuten alkate.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Etxauritarra | 188 | 4 |
Herri Kandidatura | 175 | 3 |
Hauek izan dira Etxauriko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Jose Javier Erro Larrea | 2003 | 2007 | Herri Kandidatura |
Jose Javier Erro Larrea | 2007 | 2011 | Herri Kandidatura |
Santiago Uharte Astitz | 2011 | 2015 | Agrupación Independiente Etxauritarra |
Idoia Aritzala Etxarren | 2015 | 2019 | EH Bildu |
Idoia Aritzala Etxarren | 2019 | Jardunean | EH Bildu[9] |
La Pamplonesa autobus konpainiak Etxauri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak ibilbide hau egiten du:
Horrez gain, autobus konpainia beraren beste linea batek honako ibilbidea egiten du:
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak ere geltokia du Etxaurin. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Etxauriko haitzak (1.136 m) ezagunak dira eskalada eskolagatik. Sarbil edo Cabezón de Etxauri izenak ere hartzen dituzte. Eskalatzeko bide klasikoak dira El Kiriako, Cantero, La Rueca eta El Huso.
Bestela, Etxauriko harria delakoa harri landugabe bat da, harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |