Mendaza

Mendaza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mendazako bandera
Bandera

Mendazako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Berrotza harana)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mendaza
AlkateaJavier Senosiain Paternain
(Agrupacion Electoral La Berrueza)
Posta kodea31460
INE kodea31166
Herritarramendazar
Geografia
Koordenatuak42°38′34″N 2°14′05″W / 42.642777777778°N 2.2347222222222°W / 42.642777777778; -2.2347222222222
Azalera32,77 km²
Garaiera637 metro
Demografia
Biztanleria291 (2024:  2)
alt_left 138 (%47,4)(2019) (%51,2) 149 alt_right
Dentsitatea0,09 bizt/km²
Zahartzea[1]% 20,35
Ugalkortasuna[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 61,9 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mendaza.org


Mendaza[4] ([menðas̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.

Honako herriek osatzen dute: Asarta, Acedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Acedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.

31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Acedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.

Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.

x Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramillera eta Sorlada (ekialdean); Mues eta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arriba kalea, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.

Mendazako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 102 4
Agrupación Electoral Independiente 77 3

2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.

Hauek izan dira Mendazako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Pedro Jesus Alecha Berruete[5][6] 1979 1983 Agrupacion de Electores de Mendaza
Antonio Martinez Martinez[5][6] 1983 1987 Agrupacion Electoral San Valentin
Jose Aramendia Carlos[5] 1987 1991 Agrupacion Electoral Independiente de Mendaza
Jose Aramendia Carlos[5] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Aramendia Carlos[5] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Aramendia Carlos[5] 1999 2002 a Nafar Herriaren Batasuna
Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] 2002 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Javier Angel Lopez de Dicastillo Sainz[5] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Jesus Gambra Zubiria[5] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Javier Senosiain Paternain[5][7] 2015 2019 Nafar Herriaren Batasuna
Javier Senosiain Paternain[5][8] 2019 2023 Agrupacion Electoral La Berrueza
Javier Senosiain Paternain[9] 2023 Jardunean Agrupacion Electoral La Berrueza

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.

Mendazar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. a b «Mendaza» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
  8. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  9. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mendaza
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa