Torralba del Río | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Silvia Camaces Murillo (Geroa Bai) | ||
Posta kodea | 31228 | ||
INE kodea | 31230 | ||
Herritarra | torralbar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′31″N 2°19′47″W / 42.608611111111°N 2.3297222222222°W | ||
Azalera | 17,69 km² | ||
Garaiera | 629 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 97 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,05 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,63 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,04 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.torralbadelrio.org |
Torralba del Río[4] ([toralβa del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Torralba [toralβa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Bi herrik osatzen dute udalerri hau: Torralba del Rio izenekoa ere, eta Otiñano. 120 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Parez-pare ipar-ekialdeko aldameneko muinoan Santsol udalerria dago.
Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da, Kodesko mendilerroaren maldetan eta Ahuilargo haranean. Torralba del Riora ailegatzeko NA-7200 errepidea jarraitu behar da Santsol-Cabredo norabidean.
Torralba del Riok Arabarekin egiten du muga iparraldean, Nazar, Mirafuentes eta Esprontzedarekin ekialdean, Bargotarekin hegoaldean, eta Azuelorekin mendebaldean.
Torralbak klima azpimediterraneoaren ezaugarriak dauzka, aldaketa termiko handia, prezipitazio irregularrak eta udaberri eta udazkenean ugariagoak eta uztaila eta abuztuko lehortea. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 900mm bitartekoak dira.
Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. XIX. mendearen amaieran, geratzen ziren arte eta amezti hektareak desagertu ziren, nekazaritzarako lurren hedapena burutzean. Gaur egun herriko zuhaitz bakarrak pinuak dira.
Torralba del Rio sortu aurretik, bere udalerriaren mugetan hainbat herrixka izan ziren Erdi Aroan zehar, Bañao, Cabañas, Kodes, eta Eregorte. 1263 edo 1264. urtean Nafarroako Teobaldo II.a erregeak Torralba sortu zuen, eta Lizarrako San Martingo biztanle askeei emandako foru berdinak eman zizkien torralbatarrei. Herria sortu aurretiko herrixkak pixkanaka desagertuz joan ziren, eta euren izena ageri den azken dokumentu idatzia 1268. urtekoa da. Historialarien ustetan, herrixka hauetako biztanleak Torralbara joan ziren, erregeak emandako foruak erakarrita.
XV. mendean Torralbak Vianako printzeari eman zion babesa Nafarroako gerra zibila burutu bitartean. Herriaren fideltasuna eskertzeko Karlos erregeak, hainbat eskubide eman zizkien torralbatarrei, 1451ean zerga batzuen ordainketatik libratu zituen, eta Otiñano eta Erregorteko herri hustuak Torralbako udalerriari gehitu zizkion. Horrez gain, erregeak Torralba "hiribildu on" izendatu zuen, Nafarroako gorteetan eserlekua lortu eta San Bartolome egunez zazpi egun iraungo zuen urteroko azoka ospatzeko eskubidea eskuratu zuen. Ondorengo Nafarroako erregeek eskubide guztiak berretsi zituzten.
1466. urtean Nafarroako Leonor erreginak Otiñanoren (garai hartan herri hustua zena) anexioa behin betiko berretsi zuen. Ondorengo mendeetan Otiñano herri hustu izateari utzi eta hainbat biztanle izan zituen berriz ere, eta gaur egun oraindik ere Torralba del Rioren menpeko herria da, beste haran batean egon arren. 1500. urtearen inguruan Erregorten bizi ziren azken biztanleak Esprontzedara joan ziren, eta herri hau ere hutsik geratu zen.
Aro modernoan zehar Torralba Berruezako ibarreko herria izan zen, eta XIX. mendearen erdialdean burututako erreforma administratiboaren ondoren, Otiñanok eta Torralbak udalerri independientea osatu zuten.
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Torralba del Ríoko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,63a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Frontoiaren ondoan dagoen udaletxea 1955an eraiki zen, eta margozturiko fatxada dauka. Eraikinak bi solairu ditu eta udal bulegoez gain, bi etxebizitza daude bertan.
Torralba del Rioko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Azueloko idazkari ere bada.
Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
Hauek izan dira Torralba del Rioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Marino Diaz Gonzalez[5][6] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Francisco Javier Corres Diaz de Cerio[5][6] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Yoar | |
Jesus Luis Fernandez Fernandez[5] | 1987 | 1991 | Agrupacion Independiente La Peskera | |
Jesus L. Crespo Lopez de Dicastillo[5][6] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Eduardo Echeverria Diaz[5] | 1996 a | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
Jesus Cayetano Oyon[5] | 2000 b | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Jesus Cayetano Oyon[5] | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos[5][7][8][9] | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Torralba | |
Jesus Cayetano Oyon[5][10][11][12] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jesus Cayetano Oyon[5][13][14] | 2015 | 2019 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Silvia Camaces Murillo[5][15][16][17][18] | 2019 | 2023 | Torralba Unido | |
Silvia Camaces Murillo[19][20][21] | 2023 | Jardunean | Geroa Bai |
a 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torralba del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,35ek zekien euskaraz hitzegiten.
Torralba del Rio, "Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |