Genevilla Uxanuri | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Genevillaren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Genevilla | ||
Alkatea | Maria Asuncion Landa Gil (Agrupacion Independiente El Encinedo) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31116 | ||
Herritarra | genevillar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W | ||
Azalera | 9 km² | ||
Garaiera | 627 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68 (2024: 1) | ||
Dentsitatea | 7,56 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 13,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 1,07 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 10,90 (2018: %6,44) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.genevilla.es/ |
Genevilla[4] ([geneβiʎa] gaztelaniaz eta ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 73 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago.
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Uxanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Gainera, Uxanabilla eta Uxanbilla izenak ere erabili izan dira.[5] Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Genevilla izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[6]
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
Udalerriko klima aldatu egiten da kokagunea eta altueraren arabera. Oro har, mediterraneo motakoa da udalerriaren ipar-mendebaldean, azpimediterraneoa erdialdean, eta atlantiarra hegoaldean (mendilerro txikian). Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 dira, baina hegoaldeko gune menditsuan 100 egun baino gehiagotan egiten du euria batez beste.
Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte eta 278 hektarea pago daude.
Genevillan, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Genevillak Arabako probintziarekin egiten du muga iparralde eta mendebaldean, Cabredorekin mendebaldean, eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
Genevillako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen, 1890. urtearen inguruan. Eraikinak gorputz bakarreko laukizuzen itxurako egitura du. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea beheko solairua Loretoko Ama Birjinaren kapera moduan erabilitako beste eraikin batean egon zen.
Udalak alkatea eta hiru zinegotzi dauzka.
2023ko hauteskundeen ondorengo Genevillako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Oscar Eraso Martinez (A.I. El Encinedo) | 1 / 3 |
||||
Alberto Arriaga Ruiz de Infante (A.I. El Encinedo) | 1 / 3 |
||||
Maria Asuncion Landa Gil (A.I. El Encinedo) | 1 / 3 |
||||
Esteban Echagoyen Arriaga (UPN) | 0 / 3 |
||||
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Genevillako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Jose Arina Elorza[8][9] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente | |
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] | 1983 | 1987 | Agrupacion Independiente San Isidro | |
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] | 1987 | 1991 | Independientes | |
Felix Antia Ruiz de Arcaute[8] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] | 1995 | 1999 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Esteban Echagoyen Arriaga[8][10] | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Eusebio Perez del Notario Fernandez[8] | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Esteban Echagoyen Arriaga[8][11][10] | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Esteban Echagoyen Arriaga[8][12][13] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[8][14][15] | 2015 | 2019 | Agrupacion Independiente El Encinedo | |
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[8][16][17][18] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente El Encinedo | |
Maria Asuncion Landa Gil[19][20][21] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Independiente El Encinedo |
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Genevilla "Kodes Mendilerroko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
San Esteban eliza XIII. mendeko estilo gotikoko eliza da. Ondorengo mendeetan, XVI. mendean birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |