Lapoblación | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lapoblación | ||
Alkatea | Ernesto Apiñaniz Remirez (Agrupacion Independiente El Castillo) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31141 | ||
Herritarra | lapoblaciondar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′17″N 2°28′27″W / 42.604722222222°N 2.4741666666667°W | ||
Azalera | 20,65 km² | ||
Garaiera | 886 metro | ||
Distantzia | 106 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 120 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,14 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 2,60 (2018: %-2,92) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lapoblacion.es/ |
Lapoblación[4] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatua. Bi herrik osatua dago, Meanok eta Lapoblacionek, alegia. 141 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Meanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen hori alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroa Garaiko udalerrien izenak arautu zituenean, Lapoblación ([lapoβlaθion]) izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[5]
Lapoblacion itsasoaren mailatik 884 metrora dago, Kantabriako mendilerrotik gertu. Castillo de Lapoblación mendiaren hegoaldeko magalean dago.
Lapoblacionek mugakide ditu mendebaldean Arabako Bernedo eta Kripan, hegoaldean Arabako Ekora, iparraldean Marañón, eta ekialdean Arabako Oion.
Udalerria bi kontzejuk osatzen dute, Lapoblacionek (herriburua) eta Meanok, alegia. Biztanle gehienak Meanon bizi dira gaur egun.
Lapoblación igarobide natural baten ondoan dago, Bernedoko mendatearen ondoan (La Horca eta Aldea izenez ere ezaguna). Mendatea, Gazteluko Haitza eta Lapoblaciongo Haitzaren ("Lehoi Loti" izenez ere deitua) artetik igarotzen da. Mendate hau ezinbestekoa zen, Kantabriako mendilerroa igaro, eta Arabar Errioxa eta Mendialdeko Araba elkartzeko. Historiaurreko hainbat aztarna arkeologiko aurkitu dira udalerrian, batez ere, silex eta keramika arrastoak. Arrasto horiek frogatutakoaren arabera, Lapoblaciongo lehenbiziko biztanleak Burdin Arokoak izan ziren. Herriak Erromatar Inperio garaian ere garrantzia izan zuen.
Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia XII. mendekoa da. 1105 eta 1109 urteetako dokumentu batean Ponicastroko San Andres Apostoluaren monasterioa aipatzen da, Punicastroko Gazteluari loturik. Historialari batzuen ustez, gaztelu hori Lapoblacionen zegoen, Gazteluaren Haitzaren tontorrean. Dena den, beste historialari batzuen iritziz, Ponicastroko gaztelua Torralba del Rion ere egon zitekeen.
Hamarkada batzuk geroago, Marañongo hiribilduaren foruetan aipatzen da Lapoblacion, herri horren udalerri mugakide izanik. XII. mendeko dokumentua den arren, ez da ezagutzen zein izan zen idazteko data zehatza, litekeena da 1121 eta 1134 urteen artean idatzi izana. Marañongo foruak Alfontso Borrokalariak erregeak eman zituen.
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Lapoblaciongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Kontzejua | Biztanleria (2006) |
---|---|
Lapoblación | 40 |
Meano | 120 |
2023ko hauteskundeen ondorengo Lapoblaciongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Alvaro Domaica Apiñaniz (A.I. El Castillo) | 1 / 5 |
||||
Ernesto Apiñaniz Remirez (A.I. El Castillo) | 1 / 5 |
||||
Luis Martin Domaica Amescoa (A.I. El Castillo) | 1 / 5 |
||||
Jose Maria Saez Perez (A.I. El Castillo) | 1 / 5 |
||||
Veronica Cotorruelo Lastra (A.I. Trabajando por el Pueblo) | 1 / 5 |
||||
Maria Asuncion Puch Rubio (A.I. Trabajando por el Pueblo) | 0 / 5 |
||||
Nuria Esteve Puch (A.I. Trabajando por el Pueblo) | 0 / 5 |
||||
Javier Martinez Fernandez de las Heras (A.I. Lapoblacion-Meano) | 0 / 5 |
||||
Luzia Katia Lima Pantaleao (A.I. Lapoblacion-Meano) | 0 / 5 |
||||
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Lapoblaciongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Saturnino Domaica Lopez[6][7] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Enrique Perez Fernandez[6] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Independiente Meano | |
Angel Antia De Vicente[6] | 1987 | 1991 | Solidaridad | |
Luis Portillo Alegria[6] | 1991 | 1995 | Agrupacion Independiente Meano | |
Luis Portillo Alegria[6] | 1995 | 1999 | Agrupacion Independiente Meano | |
Valeriano Portillo Perez de Viñaspre[6] | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Eduardo Remirez Ocio[6] | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Javier Martinez Fernandez de las Heras[6][8][9] | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Javier Martinez Fernandez de las Heras[6][10] | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Javier Oria Domaica[6][11][12] | 2015 | 2019 | Agrupacion Independiente Jovenes Meano | |
Ernesto Apiñaniz Remirez[6][13][14] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Ernesto Apiñaniz Remirez[15][16] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Independiente El Castillo |
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lapoblación eremu ez-euskalduneko udalerria da. Horregatik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,82k zekien euskaraz hitz egiten.
Herriak abuztuaren 15ean eta abuztuaren 16an ospatzen ditu jaiak Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |