Lesaka

Lesaka
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lesakako Beheko plaza. Aurrealdean, Onin erreka —hiribildua bitan banatzen du— eta harlauzazko zubia; hortxe dantzatzen da, San Fermin egunez, zubigainekoa. Atzealdean, Eskol Ttiki etxe arkupeduna. [1][2]
Lesakako bandera
Bandera

Lesakako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lesaka
AlkateaLadis Satrustegui Altzugarai (EH Bildu)
Posta kodea31.770
INE kodea31153
Herritarralesakar
Geografia
Koordenatuak43°14′57″N 1°42′14″W / 43.249166666667°N 1.7038888888889°W / 43.249166666667; -1.7038888888889
Azalera55,54 km²
Garaiera77 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.731 (2023:  −21)
alt_left 1.334 (%48,8)(2019) (%51,5) 1.407 alt_right
Dentsitatea50,04 bizt/km²
Zahartzea[3]% 32,18
Ugalkortasuna[3]‰ 38,66
Ekonomia
Jarduera[3]% 78,96 (2011)
Desberdintasuna[3]% 0 (2011)
Langabezia[3]% 8,81 (2013)
Euskara
Euskaldunak[4][5]% 78,00 (2018:  %-2,78)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lesaka.eus/


Lesaka[6] ([les̺aka]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bortzirietako ibarrekoa, Baztan-Bidasoa eskualdekoa. 2014. urtean 2.742 biztanle zituen.

Lesakako tokirik garaiena Bianditz gailurrean da, itsas mailatik 840 metro gorago; eta baxuena Endarlatsan, itsas mailatik baino 18 metro gorago baita hor Bidasoa. Bi gune horien artean dago herrigunea, 77 metroko garaieran.[7] Onin errekak udalerria gurutzatzen du, hiribildua bitan banatuz, eta ekialdean Bidasoarekin bat egiten du. Aipatzekoak dira, halaber, hidrologiari dagokionez, Endara urtegia (San Anton) eta Domiko.

Inguruko mendien artean hauek dira aipagarrienak: Frain (408 m.) ekialdean, Unanua (650 m.) hegoaldean, lehen aipatutako Bianditz (840 m.) eta Errenga (794 m.) mendebaldean eta Aiako harria (821-832 m), Agiña (614 m) eta Kopakarri (596 m).

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lesaka herriaren ikuspegi orokorra, Frain menditik

Lesakak mugakide ditu iparraldean Irun (Gipuzkoa); hegoaldean Goizueta, Arantza eta Igantzi; ipar-ekialdean Bera eta ekialdean Etxalar; eta mendebaldean Oiartzun (Gipuzkoa).

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesakak klima atlantiko-hezea du, negu garaiko aldaketa termiko txikia, eta urte osoan zehar jausten den eurite ugariekin. Neguak ez dira oso hotzak izaten, eta udak nahiko epelak dira. Batez besteko tenperatura 12-14 gradukoa eta prezipitazioak 1.600-2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru dira.

Jatorrizko landaredia (pago eta haritzez osatutakoa) ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Pagoak udalerriko gunerik garaienetan aurki zitezkeen, eta haritzak gunerik baxuenetan. Gaur egun pagadiak udalerriaren mendebalde eta ipar-mendebaldean daude eta hariztiak iparralde eta sakabanatutako beste hainbat guneetan. Gizakiak jatorrizko basoak kendu eta pinu sailak landatu ditu (intsinis pinua eta Japoniatik ekarritako laritza).

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesakan bi estazio meteorologiko daude, bata itsasoaren mailatik 76 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1979an jarria,[8] eta bestea San Anton auzoan, itsas mailatik 305 metro gorago, 1991ean jarria.[9]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Herriguneak bi zati ditu, Onin errekak bereiziak: Legarrea ekialdean, Pikuizelaia mendebaldean.[7] Elkarren aurka liskarrean aritu eta gero, XV. mendean bake hitzarmena egin zuten antzinako bi auzo haiek; dirudienez, sute baten aurka guztiak batera aritu behar izanak bultzatu zituen bakeak egitera. Bake hitzarmen haren adierazgarritzat, urtero San Fermin egunez zubigainekoa dantzatzen dute, Beheko plazan, harlauzazko zubiaren gainean (kapitainak) eta Onin errekaren alboetako karelen gainean (gainerako dantzariek).[1][2]

Hauek dira Lesakako gaur egungo auzoak:

Lesakako auzoak[10]
Auzoa 2013ko biztanleria
Alkaiaga 109
Auzoberri 26
Biurrana 33
Endara 19
Endarlatza 0
Frain 116
Izotzaldea 61
Katazpegi 58
Lesaka 2001
Nabaz 133
Otsango 61
Zala 35
Zalain Zoko 42

XX. mendean zehar aski egonkor mantendu zen Lesakako biztanle kopurua. Kopururik txikiena 1950eko hamarkadan izan zuen (2.200 biztanle inguru) eta gehien 1980ko hamarkadan (3.000 inguru).

Lesakako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 102 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Baiko zerrenda baturik egon gabe eta Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo utzi zutela, 2007an EAJ (5 zinegotzi) izan zen nagusi; aldiz, EAko (2) Koldo Aingeru Erkizia Otsoteko bihurtu zen alkate, Aralarretik hurbileko[11] Onin Udal Taldearen (4) botoekin. Baliogabeko botoak 317 izan ziren (emandako guztien %18,53) eta boto zuriak 24 (%1,72). Abstentzioa %27,56koa izan zen. 2009an Erkiziak dimititu eta gero EAJko Juan Fermin Mitxelenak hartu zuen alkatetza[12].

Lesakako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 658 5
Onin Taldea 451 4
Eusko Alkartasuna 261 2

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: Bildu (6; Peio Etxabide alkate bihurtu zen), EAJ (5), PSN (0) eta UPN (0). Herri honetan, beraz, ez zen NaBai 2011ko zerrendarik aurkeztu.

Lesakako Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 731 6
EAJ 670 5
PSN 77 0
UPN 46 0

Udaletxea, XVII. mendearen amaieran eraikitako egitura barrokoa da. Eraiki zenetik hainbat aldiz eraberritu da (batez ere, barrualdea). Lesakako Plaza Zaharrean dago eta Nafarroa iparraldeko eraikuntzen ezaugarri tipikoak biltzen ditu. Beheko solairuan, zutabedun ataria dago, bi koloreko harriz egina. Azken eraberritzea 1980ko hamarkadaren amaieran egin zen, 19,3 milioi pezetako aurrekontuarekin. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Plaza Zaharra, 1

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2009 Koldo Erkizia Otsoteko EA
2009-2011 Juan Fermin Mitxelena Larralde EAJ
2011-2015 Peio Etxabide García Bildu

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tantirumairu ikastola
  • Irain eskola publikoa

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»

Lesakako festak uztailaren 6tik uztailaren 10era ospatzen dira. Uztailaren 7a, San Fermin eguna, egun garrantzitsuena da.

Sakontzeko, irakurri: «Lesakako ezpata-dantza»
Zakuzaharren ilustrazioa

Inauteriak bereziak dira Lesakan. igandean Zakuzarrak eta Goitarrak izaten dira. Inaute astelehen eta asteartean Fraindarrak ibiltzen dira arraultze-eskean.

Sakontzeko, irakurri: «Zakuzarrak»

Aipatzekoa da, halaber, azaroko bigarren hamabostaldian ospatzen den udazkeneko azoka. Lesaka ezaguna da, orobat, Olentzeroren inguruan egiten dituen ospakizunak direla eta. Izan ere, zenbait ikerlarik (historialariak eta etnografoak, batez ere) Lesakan kokatu dute eguberrietako pertsonaia mitiko horren sorrera.

Beti Gazte kirol elkartea nabarmentzekoa da, futbola, mendia, txirrindularitza, herri kirolak eta bertze atal batzuk lantzen dituena.

Bortzirietako Bertsolaritza eskola Lesakan dago, Manolo Arozena arduradun eta Estitxu Arozena eta Erika Lagoma irakasle dabiltzalarik.

Musika arloan, Lesakako Musika Banda azpimarratzekoa da, Nafarroa osoko zaharrenetarikoa, 1857an sortua baita. Halaber, herrian bi abesbatza, txistu, trikiti eta dantza talde bana daude, Tantirumairu folklore taldearekin batera.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zabaleta dorretxea, XV. mendekoa.

Lesakar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estitxu Fernandez, lesakar ospetsuetako bat

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Alicia DEL CASTILLO: «Zubigainekoa bajo el sol», Diario Vasco, 2010-07-08.
  2. a b Haritz ARRIETA: Lesaka: San Fermin 2010 zubigainekoa. Bideoa, YouTube webgunean ikusgai. Iraupena: 2' 10''.
  3. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  4. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  5. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  6. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  7. a b Lesaka: turismo gida. Lesakako Udala.
  8. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  9. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  10. Lesakako auzoak biztaleria - INE: Izendegia - Harreman biztanleria unitateak 2013ko
  11. Onin Aralarren webgunean.
  12. Diario de Noticias, 2009ko urriaren 2a.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa