Sartaguda

Sartaguda
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Sartagudako bandera
Bandera

Sartagudako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaErribera Garaia
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Sartaguda
AlkateaPaolo Albanese (EH Bildu)
INE kodea31223
Herritarrasartagudar
Geografia
Koordenatuak42°22′53″N 2°03′31″W / 42.381388888889°N 2.0586111111111°W / 42.381388888889; -2.0586111111111
Azalera15 km²
Garaiera320 metro
Distantzia82 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.328 (2023:  16)
alt_left 638 (%48)(2019) (%51) 677 alt_right
Dentsitatea88,53 bizt/km²
Zahartzea[1]% 30,71
Ugalkortasuna[1]‰ 48,15
Ekonomia
Jarduera[1]% 80,84 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 4,60 (2018: %0,57)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://sartaguda.net/

Sartaguda[4] ([s̺aɾtaɣuða]) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, hiriburu Iruñetik 82 kilometrora kokatua. Udalerriak 1.317 biztanle zituen 2014. urtean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartaguda Lizarrako merindadeko udalerria da eta, aldi berean, Erriberako herria ere bada, zehazki Erribera Garaikoa. Ebro ibaiaren ezkerraldean kokatua, mugakide ditu iparraldean Lodosa eta Karkar, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Andosilla, eta mendebaldean Lodosa berriro.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartagudako klimaren ezaugarri nagusia tenperatura aldaketa handiak dira, neguak hotzak dira (urtarrilean batez beste 4,2 gradu)eta udak sargoriak izaten dira (uztailean batez beste 21,9 gradu). Prezipitazioak nahiko urriak dira urte osoan zehar, eta batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria (50-60 egunetan jausitako 497mm urtero).

Jatorrizko landaredi mediterraneoa ia erabat desagertu da gizakiak lurra nekazaritzarako eraldatzean. Gaur egun, Sartagudako zuhaitz bakarrak ibaiaren ertzean dauden makaldiak eta landaturiko pinuak dira.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiaren ondoko meandro batean Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren estazio bana daude, itsasoaren mailatik 310 eta 307 metrora.[5][6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Memoriaren parkea.

Alargunen herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gerra Zibila Euskal Herrian»

1930ean 1.300 bat lagun bizi ziren Sartagudan. 1936ko Gerra Zibila hasterakoan, errepresio handia pairatu zuen herri honek, nazionalen aldean geratu baitzen, Nafarroa Garai osoa bezala. Errepresioaren ondorioz, gutxienez 86 sartagudar erail zituztela kalkulatzen da. Horien artean: Eustaquio Mangado Urbiola alkatea eta Antonio Martínez Sádaba, Eusebio Moreno Mena, Ricardo Moreno Sola, Valentín Narcue Moreno eta Benigno Oteiza Viguera zinegotziak. Irailaren 9an herriko hainbat gizon gerran, Sanjurjoren Tertzioan, "boluntario" parte hartzera deitu zituzten. "Boluntario" horietatik 45, urriaren 2a eta 4a bitartean afusilatu zituzten. Gainera, gerra frontean, hainbat bizilagunek bizia galdu zuten, gehienak ezkertiarrak baziren ere.

Sarraski hori dela eta, herria Alargunen herria deituraz famatu egin zen. Kontuan izan behar da, halaber, herriko emakume alargunek ere erasoak izan zituztela (isunak, ondasunak lapurtzea, etab.).

Memoriaren Parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Memoriaren Parkean Joxe Ulibarrenak duen eskultura
Sakontzeko, irakurri: «Memoriaren Parkea»

2007an Memoriaren Parkea eraikitzeari ekin zioten, Sartagudak Gerra Zibilean sufritutakoa gogoratzeko asmoz. Parke honetako horma batean 3.500 biktimaren izenak jaso ziren.

Parke hau egiteko zenbait artistak laguntza eman dute, besteak beste, Joxe Ulibarrena eta Nestor Basterretxea eskultoreek eta Pablo Antoñana, Bernardo Atxaga, Castillo Suarez, Jokin Muñoz eta Jose Maria Jimeno Jurio idazleek[7].

2008ko maiatzaren 10ean ireki zuten[8].

XX. mendearen lehen erdialdean populazioa irabazi zuen Sartagudak, eta 50 urtean bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.500 lagun inguru izatera iritsi zelarik. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera iritsi zen eta 1.300 biztanlera jaitsi zen populazioa mende amaieran.

Sartagudako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 185 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 13,10 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Udaletxea 1600. urtearen inguruan eraiki zen eta ez du eraberritze-lan garrantzitsurik izan ordutik. 1954an kanpoaldeko fatxada berriztu zen, karabista motako adreilua jarriz. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, fatxada simetrikoa eta lehen solairuan dagoen balkoia nabarmentzen direla. Jatorrizko udaletxea Foruen Plazan egon zen (gaur egun ez da halakorik). Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 2-1. solairua

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Sartagudako alkate kargurako PSNko zerrendaburua zen José Ramón Martínez Benito aukeratu zuten. Bozkatuena UPN izan zelarik (4 zinegotzi), PSNk Udaleko bederatzi zinegotzietatik beste lau lortu zituen eta EAEren botoari esker lortu zuen alkatetza; horren ondorioz alderditik kanporatu zuten[9]. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien % 0,86) eta boto zuriak 27 (botoen % 2,93). Abstentzioa, berriz, % 17,54koa izan zen.

Sartagudako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 387 4
PSN 353 4
EAE 156 1

2011ko udal hauteskundeetan UPNko zerrendaburu joandako Carlos Ena independenteak eskuratu zuen alkatetza[10]. UPN (4 zinegotzi) bozkatuena izan zen baina urte horretan ez zen beste hiru alderdien arteko akordiorik izan. PSNtik botatako José Ramón Martínez Benito ordura arteko alkatearen Agrupación Independiente de Sartaguda (AIS) taldeak bi zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste bi eta PSNk bakarra.

Sartagudako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 313 4
AIS 192 2
Bildu 166 2
PSN 141 1

Azkenik, 2015eko udal hauteskundeetan UPN eta EH Bildu berdinduta gelditu ziren zinegotzien kopuruari dagokionez, eta beste alderdietatik sostengua jaso eta gero Paolo Albanese alkate abertzalea iritsi zen boterera.

Sartagudako Udala (2015)
Alderdia Botoak (%) Zinegotziak
UPN %32 3
Bildu %30.6 3
AIS %23.7 2
PSN %11 1

Hauek izan dira Sartagudako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Salvador Miguel Amatria[11] 1979 1983 Agrupacion Electoral de Izquierdas
Tomas Espinosa Urbiola[11] 1983 1987 PSN
1987 1991
Serafín Urbiola Miguel[11] 1991 1995 PSN
Jose Manuel Urbiola Sesma[11] 1995 1999 PSN
1999 2003
2003 2007 UPN
Jose Ramon Martinez Benito 2007 2011 PSN[12]
Carlos Ena Martinez 2011 2015 UPN
Paolo Filipo Albanese Weiss[13] 2015 2019 EH Bildu
Jose Ignacio Eguizabal Martinez[13] 2019 Jardunean PSN[14]

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Sartaguda Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Sartaguda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,00k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartaguda "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Sartagudar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zenbait egile (2004): Navarra 1936. De la esperanza al terror, Tafalla: Altafaylla. ISBN 84-930957-9-6.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  6. Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  7. «3.273 fusilatu oroimenean» Berria 2008-05-06.[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea» Berria 2008-05-11.[Betiko hautsitako esteka]
  9. El alcalde de Sartaguda se presenta a su reelección, esta vez como independiente, Diario de Noticias, 2011ko apirilaren 19a.
  10. Udalaren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
  11. a b c d «SARTAGUDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  12. PSNtik kanporatu zuten, alkatetza lortzeko Eusko Abertzale Ekintzaren botoa onartzeagatik.
  13. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  14. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa