Doneztebe | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Doneztebe udalerriko herrigunea eta eliza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Doneztebe / Santesteban | ||
Alkatea | José Luis Alcazar (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31740 | ||
INE kodea | 31221 | ||
Herritarra | doneztebar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°07′52″N 1°40′08″W / 43.131°N 1.66875°W | ||
Azalera | 9 km² | ||
Garaiera | 122 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.858 (2023: 35) | ||
Dentsitatea | 206,44 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 35,71 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,67 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,8 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 67,50 (2018: %-1,65) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.doneztebe.es |
Doneztebe[4] ([dones̻teβe]; Donezto [dones̻to] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. 1.726 biztanle zituen 2019 hasieran.[5]
Bidasoa ibaia, zati handi batean, Erreka Beltza izeneko zintzurrean zehar doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen Malerreka eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago, eta mendebaldean Doneztebe. Udalerri hau Bidasoa ibaiak eta haren ibaiadar den Ezkurra ibaiak ureztatzen dute.
Klimaren ezaugarri nabarmenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari klima atlantiko epela deitzen zaio. Urteko banaz bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14–15 °C-ko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Doneztebe (2021)[7] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oiz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.
Elgorriaga eta Sunbilla | Sunbilla | Sunbilla eta Bertizarana | ||
Elgorriaga | Bertizarana | |||
| ||||
Elgorriaga eta Oiz | Oiz eta Donamaria | Donamaria eta Oiz |
Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria, Ekaitza eta Mendaur.
Dagoeneko aipatua azaltzen da XIII mendean Sant estevan gisa 1280 urtean eta Santesteban de Lerin izenarekin 1294ean Nafarroako Kontuen Ganberako agiritegiaren erregistroetan. Leringo Doneztebe izenak, Bidasoa ibaiaren ertzean kokatutakoa, eta Leringo herriak, Ega ibaiaren ertzean dagoena, latinezko glarina erroa dute komunean, hau da, harkoskozko alubioi-eremua eta "glarina" hitz horren txikigarria; latinezko termino horren hasierako "g" a galtzen duena. Horrek bat egiten du tokiko ibaiertzeetan zehar urek lagatako errekarrien arrastoarekin. Izan ere, erromatarrek ibaien ibilbidea erabili zuten sarbide gisa, eta ibaien mikrotoponimo asko utzi zituzten. Halaber, zonaldearen kristautzeak, Lapurditik eta Baionako apezpiku-egoitzatik abiatuta, gaur egunera arte iraun duten toponimo hagiografoak sartu zituen.[8]
Antzina Leringo Doneztebe haraneko herri-burua izan zen. 1192an, Antso VI.a Nafarroakoak forua eman zion haran horri. 1280an, Nafarroako Erresumako ogasun publikoaren zerga-ordaintzaile gisa agertzen zen. 1421ean, egungo tokira lekualdatu zuten herrigunea, eta Karlos III.a erregeak Jaka-Iruñeko forua eta Gorteetako jarleku eskubidea eman zion.[9]
1467an, Leonor I.a Nafarroakoak udalerria 4 libera eta 12 soldaten zerga ordaintzetik aske utzi zuen. 1497an, Joanes III.ak eta Katalina I.ak Bidasoa-Berroaran mendietako ur eta larreen erabilpenarengatik ordaindu ohi zen eiurdea pagatzetik askatu zuten. Eliz barrutiari dagokionez, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren barnean egon zen, eta data horretatik aurrera Iruñekora iragan zen.[9]
XX. mendearen lehen 70 urteetan hazkunde esanguratsurik ez zuen izan Doneztebek, baina 1980ko hamarkadatik aurrera eta XXI. mendearen lehen hamarkadara arte, populazioa % 60 inguru hazi zen.[5]
Doneztebeko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 150 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 9,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko banaz bertzekoaren antzera).
Doneztebeko alkatea EH BILDU alderdi politikoko Xanti Uterga da 2015ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko bederatzi zinegotzietatik 6 lortu zituen, 3 PSNkk, eta 0 PPk. Boto baliogabeak 41 izan ziren (emandako guztien % 4,38) eta boto zuriak 24 (botoen %2,68). Abstentzioa % 22,64 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna | 594 | 9 |
2011n ere EA eta Miguel San Miguel izan ziren garaile; aurrean bertze zerrenda bat izan zuten, PP (zinegotzi bat). 2011ko hauteskundeetan Doneztebe EA bere izenarekin -eta ez Bilduren barruan- aurkeztu zen udalerri bakanetakoa izan zen, Nafarroa Garaian bakarra.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna | 596 | 8 |
PP | 107 | 1 |
Doneztebeko Udala (2015)
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|
EH Bildu | 555 | 6 |
PSN | 266 | 3 |
PP | 50 | 0 |
Doneztebeko Udala (2019)[10]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|
EH Bildu | 592 | 7 |
NA+ | 225 | 2 |
Agintaldia | Alkatea | Alderdi Politikoa |
---|---|---|
1979-1983 | Carlos Pikabea Manterola | Independentea |
1983-1987 | Alfredo Zugarramurdi Zozaia | Doneztebeko Gazteak |
1987-1991 | Antonio Apeztegia Lanaspa | Unión Doneztebarra |
1991-1995 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
1995-1999 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
1999-2003 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2003-2005 | Jose Ramon Etxebeste Urrutia | Eusko Alkartasuna |
2005-2006 | Joxe Irigoien Irugarai | Talde mistoa |
2006-2007 | Jose Ramon Etxebeste Urrutia | Eusko Alkartasuna |
2007-2011 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2011-2015 | Miguel San Miguel Azpirotz | Eusko Alkartasuna |
2015-2019 | Xanti Uterga Labiano | EH Bildu |
2019-- | Xanti Uterga Labiano | EH Bildu |
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira noranzko bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Doneztebetik pasatzen zen Bidasoako trenbidea, Tren Txikito izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten. La Bidassoa konpainia frantziarrak 1901ean Bidasoa Railway & Mines Ltd enpresaren kontzesio guztiak erosi zituen eta trenbidea gauzatu ahal izan zuen. Bere zuzendari tekniko-finantzarioa, León Mourgues, 1912ko urrian baimendu zuen Nafarroako Aldundiak Irun – Elizondo linea eraiki eta ustiatzeko. Orduan, konpainiak Bidasoako Trenbideen Konpainia izena hartu zuen, eta trenbide berriaren zabalera metrikoa hartu zuen, Irunen Topoa eta Midi lotu ahal izateko. Lehenengo lana, beraz, Irun eta Alkaiaga arteko bidea zabaltzea izan zen, 1913an hasi zena. Lehen Mundu Gerrak, 1916ra arte amaitu ezin izan ziren lanak nabarmen eten edo atzeratu zituen. Gainera, obrak, bereziki Bera eta Doneztebe artean, fabrikako obra garrantzitsuak, zortzi tunel, burdinazko zazpi zubi eta lubaki handiren bat beharko zituen, Narbartekoa kasu. Lanen zenbateko osoa zortzi milioi pezetakoa izan zen eta linea 1916ko otsailaren 1ean inauguratu zen Donezteberaino eta urte bereko maiatzaren 28an Elizondoraino. 52 kilometroko ibilbidean, Irundik Elizondora bi ordu eta hamar minutu behar ziren ibilbidea osatzeko. Gerra Zibilaren hasieran 109 bagoi izatera iritsi zen, baina, liskarra amaitu zenean, urte oso zailak iritsi ziren, trenbidearen errentagarritasuna murriztu zuena, eta, 1956an, Tren Txikiak bere azken bidaia egitea eragin zuena. Autobus-konpainiek partida irabazi zioten trenari, ia denbora erdian egiten baitzuten ibilbidea.[11][12] Gaur egun, antzinako burdinbidetik Bidasoko bide berdea dago, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Doneztebetik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[13][14]
Euskararen Foru Legeak udalerria eremu euskaldunean bete-betean kokatzen du, bertan Malerrekako hizkera mintzatzen delarik. 2001eko erroldaren datuen arabera, herritarren %69,15 euskalduna zen.
Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. San Pedro eguneko meza nagusia bukatzean, Mendi abesbatzak José Antonio Irigoyen eta Iñaki Diéguez Gutiérrezek konposaturiko Gora Doneztebe! ereserkia abesten du:[15]
Gora Doneztebe!
Zabaldi ederra Mendaurren oñian etxe sorta txuria eliz itzalian karrika txukuna txukunen artian berdin gabea zera Napar alderdian Baztan aldetik dator ugalde zabal ta argia Ezkurra ta Labaindik erreka garbi ta ugaria bihori emanaz besarkada eztia Bidasoa ibaiari ematen diozu bizia Gora Doneztebe, gora Doneztebe!
doneztebarrendako besta nagusia alaitsu dabila gure gaztedia bai zarretatik ere gauza dan guzia plaza berrian esku ta guantez jokatuko dute ta ilunabarrez neska mutilek dantza lertu arte alaitu zaitezte bai zar eta gazte alkartu eta ohiu eginaz: gora Doneztebe! Gora Doneztebe, gora Doneztebe! |
Horren ondoren, eliza atarian biltzen dira herritarrak banderaren dantza eta Trapatan dantza ikusteko. Trapatan izena, gizonek, dantza honetako protagonista nagusiek, markatzen dituzten pausoen onomatopeia bat da, Donezteben bakarrik dantzatzen den 'dantza luzea' edo 'soka dantza' bat da. Urtetan galdutako ohitura berreskuratu zen 1997an.[16][17]
Besta ttikiak irailaren 3. asteburuan ospatzen dira. Aipatzekoak dira, halaber, herriko inauteriak, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.
Inguruko zenbait herritan gertatzen den bezala, urte berria agurtzeko, urtarrilaren 1ean herriko umeak karrikaz karrika ibiltzen dira goizean zehar urtetsak eskean eta horretarako "Urte berri berri" kantua abesten dute.[18]
Hitzak:
Urte berri berri
Zer ekarri berri
Uraren gañean
Etxekoandria ona
Nausi hobia
Urte zahar
Nik atorra zahar
Maukarik ez
Eta nik axolik ez!
Bota urtatsak!
1976an sortu zuten herriko gazte batzuk.[40] 2014. urtean Nafarroako Kirol Elkarterik onenaren saria jaso zuen nafar Gobernuaren eskutik.[41]
Eskubaloian, esku pilotan eta judoan lehiatzen du. Eskubaloian lortu izan du ibilbiderik nabarmenena, Nazioko bigarren mailan jokatuz bi liga irabazi dituelarik gizonezko talde seniorrarekin. 2019an liga eta kopa irabazi, dobletea, eta maiatzean Lehen maila nazionalera igotzeko fasera iritsi da baita .[42][43] [44] Bertako jokalari batzuk Europako bertze liga batzuetara jokatzera joan dira: Niko Mindegia, Ibai Meoki eta Juanto Apezetxea.
Mendizale taldea ere badu eta, horrez gain, herriko kultur- eta kirol-ekintzetan oso errotuak dauden hainbat ekimen bultzatzen ditu: Herri-Krossa, Udako Kirol Eskola, areto-futbola eta frontenis txapelketak, San Silvestre eguneko lasterketa, Errekaren Eguna eta abar. [45][46][47][48]
2010ekoa du taldeak Lainoaren Umeak, Zeruaren Koloreak ereserkia.[49]
Doneztebe aldean
sortu zen lainopean, kirola du helburu, guztiok elkarlanean. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Erreka dugu gorputza, jendea berriz arima. Sasoia da gure hitza, indarra eta kemena. Erreka izen ederra zabaltzen ari garena, bihotzean daramaguna mundu guztian barrena. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Erreka dugu gorputza, jendea berriz arima. Sasoia da gure hitza, indarra eta kemena. Erreka izen ederra zabaltzen ari garena, bihotzean daramaguna mundu guztian barrena. Lainoaren umeak, zeruaren koloreak. Kirola du helburu, guztiok elkarlanean. |
1996an sortu zen eta bertako zein inguruko herrietako kideek osatzen dute. 2002ko iraila arte Iñaki Diéguez soinujole ospetsua izan zen zuzendaria.[50][51] Geroztik Ion Irazoki Zubieta da zuzendaria. Ibilbide luzeko abesbatza da eta bere kontzertuetan errepertorio anitza eskaintzen du, euskal abestiak, klasikoak, eliz-kantak, abesti modernoen bertsioak eta abar.[52][53][54][55][56]
2017an Mendi Ttiki abesbatza sortu zen Itziar Irigoien eta Ruth Etxebesteren zuzendaritzapean. Mendi Abesbatzaren zenbait ikuskizunetan aritzen dira. [57][58]
Euskal dantza sustatzeaz gain, herrian bertan, -bestetan, Olentzeron, Mendi abesbatzarekin-, zein ingurukoetan hainbat ikuskizunetan hartzen dute parte.[59][60] [61][62][63]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oiz • Saldias • Sunbilla • Urroz • Zubieta |