Elizagorria | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lazagurría | ||
Alkatea | Maximo Lopez Caro (Nafar Herriaren Batasuna) | ||
Posta kodea | 31588 | ||
INE kodea | 31145 | ||
Herritarra | elizagorriar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°29′37″N 2°14′20″W / 42.493611111111°N 2.2388888888889°W | ||
Azalera | 17 km² | ||
Garaiera | 392 metro | ||
Distantzia | 72,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 182 (2023: −3) | ||
Dentsitatea | 10,71 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 14,13 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 83,33 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,82 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,72 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 1,80 (2018: %1,8) |
Elizagorria[4] ([elis̻aɣori.a]) Nafarroako udalerria da. 2003an inauguraturiko igerilekua eta farmazia ditu. Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora dago eta 204 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Lizarrako merindadearen hego-mendebaldean kokatzen da Errioxako mugatik gertu. Herrira heltzeko Iruñea eta Logroño arteko autobidea hartu behar da.
Elizagorriak Los Arcos eta El Bustorekin egiten du muga iparraldean, Torres del Riorekin mendebaldean, eta Mendabiarekin ekialdean eta hegoaldean.
Udalerriak klima mediterraniarra dauka, euriak nahiko urriak dira, eta batez ere udaberri eta udazkenean biltzen dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 400 eta 600 mm ingurukoak dira. Bestalde, urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Herrian zegoen jatorrizko landaredia eta basoak, ia erabat desagertu dira gaur egun, gizakiaren eragina dela eta.
Herriaren sortze data zehatza ezezaguna den arren, herria aipatzen den dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta, dokumentu horren arabera, 1024. urtean Antso Gartzeitz III.a erregeak Peñako San Juango monasterioari eman zion herriaren gaineko jabetza, dohaintza baten bidez.
Elizagorriako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Gaur egungo udaletxea 1910ean eraiki zen elizaren ondoan. Kanpoalderantz begira dauden hiru fatxada ditu, harriz eginiko izkinekin. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Ignacio Mangado Lopez aukeratu zuten alkate. Zerrenda bakarra izanik, Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bederatzi izan ziren (emandako guztien %6,12) eta boto zuriak 29 (%21,01). Abstentzioa %18,33koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Ignacio Mangado Lopez (UPN) | 59 | Bai |
Jose Luis Sainz Diaz de Cerio (UPN) | 34 | Bai |
Francisco Javier Mangado Sanz de Vicuña (UPN) | 28 | Bai |
Enrique Sainz Diaz de Cerio (UPN) | 19 | Bai |
Maximo Lopez Caro (UPN) | 18 | Bai |
2011n ere UPNk hartu zuen alkatetza, kasu honetan Máximo López Carorekin; PSNk ere zerrenda aurkeztu zuen eta bost zinegotzietatik bakarra lortu zuen.
Hauek izan dira Elizagorriako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Jose Ignacio Ayerra Mangado[5][6] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente de Lazagurria | |
Jose Sanz de Vicuña Diaz de Cerio[5][6] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jesus Diaz de Cerio Artola[5] | 1988 a | 1991 | Kudeaketa batzordea | |
Juan Baztan Tartas[5] | 1992 b | 1995 | Kudeaketa batzordea | |
Jesus Diaz de Cerio Artola[5] | 1996 c | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
Ignacio Mangado Lopez[5] | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Ignacio Mangado Lopez[5] | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Ignacio Mangado Lopez[5][7][8][9][10] | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Maximo Lopez Caro[5][11] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Maximo Lopez Caro[5] | 2015 | 2019 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Maximo Lopez Caro[5][12][13] | 2019 | 2023 | Navarra Suma | |
Maximo Lopez Caro[14][15][16][17] | 2023 | Jardunean | Nafar Herriaren Batasuna |
a 1988an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1992an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elizagorria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,50ek zekien euskaraz hitz egiten.
Herriko jaiak abuztuko bigarren asteburuan ospatzen dira.
Elizagorria, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Arrosarioko Andre Mariaren parrokia, eliza pizkundetarra da. Gurutze latindarraren oinarri, pentagono itxurako aurrealdea, eta oinetan kokaturiko elizbarrena. Erretaula erromanista Diego Jimenezek egin zuen.
Herriko etxeetako batzuetan XVII. mendeko eta XVIII. mendeko rococo estiloko armarriak daude.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
(Gaztelaniaz) Elizagorriari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.