Uharte (Iruñerria)

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte (argipena)».
Uharte
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Uharteko bandera
Bandera

Uharteko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Huarte <> Uharte
AlkateaAlfredo J. Arruiz Sotés
(EH Bildu)
Posta kodea31620
INE kodea31122
Herritarrauhartear
Geografia
Koordenatuak42°49′53″N 1°35′27″W / 42.8314°N 1.5908°W / 42.8314; -1.5908
Azalera3,7 km²
Garaiera440 metro
Distantzia5,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.562 (2023:  250)
alt_left 3.521 (%46,6)(2019) (%47,3) 3.580 alt_right
Dentsitatea1.647,26 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,27
Ugalkortasuna[1]‰ 77,5
Ekonomia
Jarduera[1]% 86,04 (2011)
Desberdintasuna[1]% -2,72 (2011)
Langabezia[1]% 11,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 18,20 (2018: %5,49)
Datu gehigarriak
Oharrak1Uharte Eguesibarkoak beste uhartearrengandik bereizteko, uharteguesibartar erabil daiteke.[4]

Uharte[4][a] (eguesibarreraz: Uerte)[b] Nafarroa Garaiko udalerria da. Iruñerria eskualdean kokatzen da, Zangozako merindadearen barnean. Itsasoaren mailatik 440 metrora dago. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 5.858 biztanle zituen.

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñetik 5 kilometroko distantziara. Udalerriak Esteribar eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Atarrabia eta Burlatarekin mendebaldean, eta Eguesibarrekin ekialde eta hegoaldean.

Uharte Arga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko klima mediterraneo eta klima atlantikoaren arteko nahastea da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm eta 1.200mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 100 eta 120 izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 13 °C bitartekoa da.

Udalerriak zuen jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun gizakiaren eragina dela eta, hasieran nekazaritzak behar zituen lurrengatik, eta XX. mendean herriak bizi izandako hazkunde demografikoarengatik. Herriaren inguruetako basoetan, haritz azpimediterraneoak, eta birlandaturiko pinuak daude (11,7 hektarea pinu larizio edo Pinus nigra dago). Zuhaitzik gehienak Miraballes mendiaren inguruan daude.

Uharteko udaletxea.

Nafarroako Erresumaren historiari erreparatuta, Uharte garrantzia politiko-militarreko gunea izan zen. Garrantzi hori herriaren kokapen geografikoari dagokio, izan ere, Arga ibaiaren defentsarako herriko punturik garaienean gotorleku bat eraiki zen. Historikoki mahasti eta errota ugari izan dira nekazaritzan oinarritutako herri honetan.

Uharte Eliza eta Nafarroako koroaren arteko liskarren tartean izan zen beti. Horrela, 1423an Karlos III.a Noblea erregeak zeharkako zergak eta gerrarako armak eta gizonez hornitzeko derrigortasunetik libratu zituen Uharteko bizilagunak, Balberrotako errota erabiltzearen truke. 1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden, agramontarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren agaramontar izaera.

1665ean Uharte hiribildu ona izendatu zuten eta gorteetan jesarleku bat izateko eskubidea lortu zuen, ondorioz, Nafarroako gainerako hiribildu onen haserrea piztu zuen. XVIII. mendeak gerra ekarri zuen berriro ere Uhartera, Espainiako Independentzia gerra, hain zuzen ere. 1793. urtean, Konbentzio Gerran, Aldundiaren aginduz laurogei uhartear muga babestera abiatu ziren. Dena den, ez zuten frantses armadaren inbasioa gelditzerik lortu, San Migel baselizara bertara heldu ziren eta suntsitu egin zuten.

XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. Herriak hiru auzo zituen: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, plaza batean bat egiten zutenak. Hirigunearen mendebaldean, 90.000 metroko belardi bat kokatzen zen, negurako abelburuen larre moduan erabiltzen zena. Hegoaldean,berriz, mahastiak zeuden, txakolina ekoizteko erabiltzen zirenak. Uharteko zuhaitz guztiak Frantziaren aurkako gerran eta Gerra Karlistetan zehar desagertu ziren, armaden egur beharrak asetzeko erabili baitziren.

1808 eta 1809. urteetan, eta herriaren kokapen estrategikoa zela eta, hiru ospitale militar ezarri zituzten frantsesek herrian, 800-1000 gizon ingururentzat. Horrek gaixotasunak kutsatzea errazten zuen. Azkenean, 1810. urtean herriko biztanleen oniritziarekin, Krutxaga izeneko borrokalari erronkariar batek gidaturiko taldeak frantsesen destakamenduari eraso egin zion.

XX. mendean zehar Minako lantegia eta Aretako industrialdearen lehen faseak, herriko ekonomia eraldatu zuten, nekazaritzatik, industria eta zerbitzuetara igaroz. 2000. urtetik aurrera ehunka iruindarren bizitoki bilakatu da Uharte, hiriburuan baino etxebizitza merkeagoak eskainita. Biztanleria 6.300 biztanle ingurura igo da horrela.

Ugarrandia Uharteko zabalgunea da eta Arga ibaiaren zeharrunean eraikitzen hasi zen 2003. urtean. Auzo berrian 1.000 etxebizitzatik gora eraiki dira, eta hurrengo urteetan 889 eraikitzea aurreikusi da. Auzo berria udalerriaren erdigune historikotik hegoaldera dago. Uhartek 2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honakoak dira:

  • Itaroa Egoitzaldea: Izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki da eta 138.000 metro koadroko azalera dauka. 124 etxebizitza bakartuk eta 45 etxebizitza atxikik osatzen dute.
  • Mokarte: 464 etxebizitza libre eraiki dira (365 blokean eta 99 etxe familia bakarreko etxebizitzetan).
  • Ugarrandia: Plangintzarik garrantzitsuena da, 800 etxebizitza eraiki dira, % 60 babes ofizialekoak. Hiritartze eta eraikuntza lanetan MRA eta Areacea enpresek hartu dute parte Uharteko udalaren laguntzaz.
  • Miraballes: 18.000 metro koadroko gunearen hiritartzea 2002an amaitu zen eta orduan 166 etxebizitzaren eraikuntza hasi zen (babes ofizialeko 96 etxe eta 70 etxebizitza libre).
Sakontzeko, irakurri: «Itaroa»

Itaroa merkatataritza-gunea 2004an zabaldu zen Uharten, hiru solairu dauzka, aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendarentzako tokia dago, eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkataritza-guneak 42.000 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustín del Pozo arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Uhartek industrialde bakarra dauka, Areta izenekoa.

Uharteko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen, populazioa bikoiztu egin baitzen hamarkada batean. 1970etik mende bukaera arte berriro egonkortu zen biztanle kopurua.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro gorakada demografiko handia izan zuen Uhartek, eta biztanle kopurua berriro bikoiztu zen. Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuen herrian.

Uharteko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 338 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dagoen bost solairuko eraikina da. Eliza eta frontoiaren ondoan dago, eta fatxada nagusian herriko armarria nabarmentzen da. Udaletxea 1978an eraiki zen. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Bai taldeko Francisco Javier Basterra EAko kidea aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetako talderik bozkatuena UPN eta CDNtik hurbileko[5] Grupo Independiente Huarte (GIH) zerrenda izan zen lau zinegotzi eskuratu baitzuen, Zubiarte Iniciativa Popular-Zubiarte Herri Ekimena (ZIP-ZHE) izenekoak hiru zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik bi zinegotzi, eta Eusko Abertzale Ekintzak beste bi zinegotzi. GIH izan ezik, beste talde guztiek Nafarroa Baiko hautagaiari botoa emanda eskuratu zuen alkatetza.

Uharteko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Huarte 1.024 4
Zubiarte Herri Ekimena 712 3
Nafarroa Bai 482 2
EAE 410 2
PSN 202 0

2011n zazpi zerrenda aurkeztu ziren: Grupo Independiente Huarte (5 zinegotzi, dagoeneko UPNtik hurbil), Bildu (4), Oihana Elkartaldea (1), PP (1), NaBai 2011 (1), PSN (1) eta I-E (0). Oihana Elkartaldea Javier Basterra alkate eta EAko kideak sortutako zerrenda zen, Bildun ezker abertzalearekin bat ez egitearren eta NaBai 2011n ere sartu nahi izan ez zutelako[6][7]. EAko beste batzuek, aldiz, Bildun esku hartu zuten [8]. Emaitzen ondorioz, GIHko Iñaki Crespo San José alkate bihurtu zen.

Uharteko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
Grupo Independiente Huarte
5 / 13
946 (% 31,41)
Bildu
4 / 13
767 (% 25,46)
Oihana Elkartaldea
1 / 13
332 (% 11,02)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
1 / 13
298 (% 9,89)
Nafarroa Bai 2011
1 / 13
237 (% 7,87)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
170 (% 5,64)
Datuen iturria: 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Hauek izan dira Uharteko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jose Luis Perez Eslava[9][10] 1979 1983 Agrupacion Electoral Huarteko Ezkerra-Izquierda de Huarte[11]
Miguel Raya De la Rubia[9][10] 1983 1987 Agrupacion Huartearra Independiente[11]
Jesus Arrieta Ibañez eta Enrique Jesus Nosti Izquierdo[9] 1987 1991 Tondoa[11]
Ignacio Ibiricu Lopez[9] 1991 1995 EA[11]
Jose Iriguibel Lopez[9] 1995 1999 CDN[11]
Jose Iriguibel Lopez[9] 1999 2003 CDN[11]
Jose Iriguibel Lopez[9] 2003 2004 a Grupo Independiente Huarte[11]
Amparo Miqueleiz Arraras[12] 2005 2007 Grupo Independiente Huarte
Francisco Javier Basterra Basterra[7][12][13] 2007 2011 NaBai[11]
Iñaki Crespo San Jose[14] 2011 2015 Grupo Independiente Huarte[11]
Alfredo Javier Arruiz Sotes[11][15] 2015 2019 EH Bildu
Amparo Lopez Antero[15][16] 2019 2019 b PSN
Alfredo Javier Arruiz Sotes[11][17] 2019 Jardunean EH Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko abuztuan Amparo Lopez Antero alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Uharten. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Uharteko Arte Garaikidearen museoa.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko jaiak iraileko hirugarren astean izaten dira, Andre Maria Zuriaren omenez. Iraileko garai berean Uharteko Anaiarte jaia ere ospatzen da. Data zehatzak honakoak dira:

  • Herriko Jaiak: Iraileko hirugarren astelehenean.
  • Anaiarte Jaia: Iraileko hirugarren astelehenenaren aurreko larunbatean.
  • San Joan Ebanjelaria: Abenduaren 27an (Uharteko patroia da).
  • Uharteren eguna: Ekaineko azken igandean Uharteren eguna edo Euskararen eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Ebanjelariaren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Joan Ebanjelariaren eliza (Uharte)»

Herriko parrokia hau XII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikina Erdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea zatitan banatuta dagoela. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebeko elizatik bereizteko. XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki ziren. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Eliza barruan, Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta haurtxoaren haitzurdin zuriz eginiko irudia da, haitzurdin beltzez eginiko oinarri batean gainean kokaturik. Irudia Paristik ekarri zuten 1349an eta Iruñeko merkataria zen Martin Uhartek eginiko oparia izan zen.

Doneztebe eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrek "goiko eliza" deitzen diote, San Joan Ebanjelariaren elizatik bereizteko, eliza, Miraballes mendiaren magalean dagoelako batez ere. Eliza kalitate txarreko materialekin eraiki zuten eta hori dela eta, konponketa ugari egin behar izan dizkiote historian zehar, antzinako dokumentuek erakusten dutenaren arabera. Nabe laburra eta estua, artesa itxurako aurrealdea, eta harrizko gurutzeriadun gangez eginiko sabaia dauzka.

Herritik urrun zegoenez, uhartearrek eliza berri bat eraikitzeko kokaleku baten bila hasi ziren, eta horrela XVIII. mendearen hasieran, eliza berriaren eraikuntza hasi zen. Gurutze latindarraren oinarria zeukan eraikin berriak. Antzinako eliza gaur egun galdurik dago, eta ez da egituratik ezer gorde. Eliza berriak ere laster izan zuen eliza zaharraren patu bera. 1775ean Uharteko bi elizak bateratuta, eraikin berria herriko kanposantuan ezarri zuten, eta horrek eraikinaren narriadura areagotu zuen.Gaur egun eraikinaren horma batzuk eta dinteldun aurrealdea baino ez dira kontserbatzen.

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dago, parrokia eta frontoiaren ondoan. Eraikineko fatxadan, herriko armarria ageri da. Udaletxeak bost solairu dauzka eta 1978an eraiki zen.

  • HELBIDEA: Donibane plaza, 1

Euskal Jai Berri pilotalekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Jai Berri pilotalekua»

Uharteko lurretan eraiki zuen Galarreta-Euskal Jai enpresak Iruñeko Euskal Jai zenaren ondorengoa, profesionalen arteko erremonte partidak egiteko. Eraikin ikusgarria, haren inguruetan Itaroa merkataritza-gunea eta beste saltokiak eraiki dituzte. 2011. urtearen hondarrean utzi zioten bertan pilotari profesionalen partidak egiteari, nahiz eta tarteka torneorik egiten den.

Arte Garaikideko Zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arte Garaikideko Zentroa (Uharte)»

2007an Uharten Arte Garaikideko Zentroa inauguratu zuten, bertan arte garaikideari buruzko erakustaldiak egoteaz gain nafar sortzaileen artelanak ikusgai izan ohi dira.

Uhartear ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia, 2009-05-29.
  5. Municipios navarros se comprometen en la defensa de su patrimonio, Gara, 2007ko azaroaren 4a. Hastapenean CDNren eragina handia izan zen.
  6. El equipo de gobierno de EA en Huarte se presentará en solitario, Diario de Navarra, 2011ko otsailaren 23a.
  7. a b (Gaztelaniaz) «Javier Basterra presidirá los Servicios Sociales de Huarte y Esteríbar» Diario de Navarra 2011-10-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  8. Diario de Noticiaseko foroa Uhartez.
  9. a b c d e f g h i j k (Gaztelaniaz) «La revista del Ayuntamiento de Huarte Uharteko Udaletxearen Aldizkaria - PDF Free Download» Mokarte (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  10. a b (Gaztelaniaz) «HUARTE - UHARTE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  11. a b c d e f g h i j k (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  12. a b (Gaztelaniaz) «La ex alcaldesa asegura que en Huarte se actuó conforme al interés público | Últimas noticias de Pamplona en Diario de Navarra» Diario de Navarra 2009-06-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  13. «Un pueblo de Navarra reclama su iglesia en los tribunales» Público (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  14. (Gaztelaniaz) «Iñaki Crespo San José encabezará la lista de GIH en Huarte -» Pamplona Actual 2019-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Padres critican a Crespo en Uharte por hacer política con sus hijos» Naiz. 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  16. Berria. «Barneko zuzendari izendatu dute Uharteko alkatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  17. Berria. «EH Bilduk eskuratu du Uharteko alkatetza» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found